Perez Arregi Plaza 1 20730 Azpeitia Telefonoa: 943 81 45 18
Perez Arregi Plaza 1 20730 Azpeitia Telefonoa: 943 81 45 18
Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bitartez, Azpeitiko enpresei hizkuntza-gestiorik egokiena lortzen laguntzeko zentro teknikoa da. ELEGUNE. Zerbitzu profesionala eta integrala eskaintzen du, eta enpresetan euskarari dagokion tokia eta funtzionaltasuna aurkitzeko, laguntza eta baliabideak esku-eskura jartzea da bere eginkizuna. Hau da, enpresetan euskara-planak garatzea.
Eraikineko azken solairuan gaude. Sarrera eraikinaren alboan dago, Enparan kaletik.
Goiko irudian klikatu google maps irekitzeko.
Informazioa, orientazioa eta aholkularitza:
Euskara-planei buruzko informazio argia eta zehatza.
Diagnostikoa: enpresaren hasierako egoera zein den zehazteko.
Diseinua: hobetzeko arloak identifikatu eta hauek hobetzeko proposamena aurkezten da. (Helburu estrategikoak, urteko gestio-plana).
Inplementazioa: helburuak lortzeko, ekintzak abian jartzen dira:
Itzulpen-zerbitzua / testuen zuzenketak.
Formazioa / trebakuntza.
Euskarazko baliabide informatikoak.
Euskarazko baliabideen bilduma: idatzi-ereduak, gaikako hiztegiak…
Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa. (adierazleen neurketa)
Hizkuntza irizpideak finkatzea: hizkuntza-politika.
Ahozko erabileraren neurketak.
Ziurtagiriak lortzeko aholkularitza eta laguntza.