Ongi etorri eleaniztasuna gogoetagai izango dugun gunera!
Site hau Zarauzko DBHko 2. mailako ikasleekin ikastetxeetan soziolinguistika lantzeko prestatu dugu. Erronka gisa, ikasleekin HIZKUNTZEN PANELA egitea proposatzen dizuegu. Site honekin lortu asmo direnak beheko sarrerako dokumentuan dituzue. Eta site honetako orri bakoitzean, ikasgai bakoitzean zer eta nola landuko den azalduko dugu.
IRAKASLEENTZAKO GIDA
OHARRA. Lanketa honetan bidelagun izateko prest dago udaleko immigrazio teknikaria: ikasleekin sentsibilizazio saioak egiteko prest dago. Interesa edukitzekotan, datak lotzeko teknikariarekin harremanetan jarri beharko duzue. Hortaz, saio horiek lotu ahal izateko, behar besteko denbora tartearekin planifikatzea eta komunikatzea ezinbestekoa izango da. Gelako lan saio horien oinarriak hauek izango dira:
1. Hizkuntza aniztasuna balioestea.
Hizkuntza aniztasuna gure hezkuntza ereduaren joera asimilazionistei aurre egiteko bitarteko gisa erabiltzea.
Hizkuntza aniztasuna gure herrian identitate ugari daudela erakusteko erabiltzea, agerrarazteko modu asko dagoela bertakoa izateko. Alegia, norberarengan identitateak osagarriak direla ikusarazteko, identitateak ere metatu egiten direla ohartzeko, hizkuntzak bezala.
2. Esku hartzea testuinguru jakin batean kokatzea garrantzitsua da, ez da kokatu behar gainontzeko eduki akademikoekin loturarik ez duen jarduera solte eta aparteko baten modura.
3. Kulturarteko konpetentziak garatzeko aurreiritziak, estereotipoak eta diskriminazioa landu behar dira.
4. Kultur aniztasuna lantzerakoan folklorismoa saihestea.
Jarduerak:
Identitate anitzak.
Aniztasuna balioetsiz.
IKASGAIAK. Euskara, gaztelania, gizarte, plastika, tutoretza.