6. JARDUERA: CALVET BAROMETROA
Munduko hizkuntzei buruzko hainbat datu ikasi dugu, baina denok ondo dakigunez, hizkuntzen egoera ez da bertsua. Are gehiago, hizkuntza beraren egoera ez da bertsua leku guztietan.
Bideoa ikusi aurretik, hizkuntza baten bizi indarra neurtzeko hainbat aldagai kontuan hartu daitezkeela azalduko zaie ikasleei eta neurketa horiek egiteko hainbat erakunde daudela adierazi.
Ikasleek identifikatu beharko dute Calvet Barometroak zein aldagai hartzen dituen kontuan. Bideoak iraun bitartean, oharrak har ditzakete aldagai horien zerrenda osatzeko.
Bideoa ikusi ondoren, 6. jardueran bideoan aipaturiko aldagaiak identifikatuko dituzue, eta lan koadernoko taula osatukoa duzue, 1-2-4 egitura erabiliz.
ERANTZUNAK