3. JARDUERA: EUSKARAREN TAMAINA
Galdera honi erantzungo diozue, talde txikitan banatuta: munduan 7.000 hizkuntza inguru daudela jakinda, 0tik 10erako eskala batean, zein zenbakitan kokatuko zenukete euskara hiztun kopuruaren arabera?
Ikusi bideoan (0-3'36'' bitartean) Kike Amonarrizek galdera nola formulatu zuen Eskoriatzako kale inkestari ekin aurretik.
BIDEOA. Kike Amonarrizen galdera (0-3'36'' bitartean).
Orain, ikusi bideo honetan Kike Amonarrizen azalpena:
4. JARDUERA: ZERGATIK TAMAINA HORI?
(Jarduera hau 3. jarduera agertzen den dokumentu berean dago)
Euskararen inkesta egin dugun leku guztietan, herritarrek oso posizio baxuan kokatu izan dute euskara.
Talde txikitan bilduta, ikasleek aztertu egingo dute kaleko jendeak zergatik uste duen euskara dena baino askoz ere txikiagoa dela, munduko hizkuntzen artean.
Horretarako, Bilbon eta Donostian jasotako erantzunen bideoa ikusi eta jendeak emandako arrazoiak zerrendatuko dituzue. Zerrenda osatu eta gero, pisuzkoenak edo arrazoizkoenak iruditzen zaizkizuenak aukeratuko dituzue, zergatiak azalduz.
ERANTZUNAK
3. ETA 4. JARDUEREN ERANTZUNAK