ALDAKETAREN BURRUNBA
ALDAKETAREN BURRUNBA
Proiektua
Klima-aldaketak gero eta eragin handiagoa duen mundu honetan, ezinbestekoa da gure arreta garrantzi handiko ekosistema delikatuenei eragiten dieten inpaktu espezifikoetan jartzea. Ekosistema horietako funtsezko osagaia da polinizatzaile-populazioa, zeinaren lan nekaezinak biodibertsitatea eta elikagaien ekoizpena bultzatzen dituen maila globalean.
Klima-aldaketak lurreko lekurik ezkutatuenetan ere oihartzun egiten duen burrunba dakar, polinizatzaileen bizi sinfonia asaldatzen duena, eta ondorioz, planeta guztian eragina duena. Polinizazio prozesuari esker, polinizatzaileek harmoniaz beterik lagundu dute bizitzaren doinua. Hala ere, klima-aldaketak horien antzinako erritmoak eraldatu eta loreekin dantza egiteko gaitasuna mehatxatzen du. Klima-aldaketa dela eta, polinizatzaileek erronka ezberdinak gainditzeko beharra dute: bizi-zikloen asaldatzea, eta ziklo horiek polinizazioren beharra duten landareen loratzeen arteko sinkronizazio falta, elikagai eskasia, habitat galera, polinizatzaileen populazio ezberdinei neurrigabe eragiten dien muturreko klima gertakarien gorakada...
Proiektu honek egungo egoerari buruzko zertzelada gutxi batzuk erakusten ditu, klima-aldaketak Gipuzkoako polinizatzaileengan dituen ondorio konplexuak ulertu ahal izateko. Proiektuaren helburua ez da soilik polinizatzaileengan klima-aldaketak planteatzen dituen erronkak dokumentatzea, baizik eta polinizatzaileekin lotura sakonagoa izatea eta klima-aldaketaren aurkako borrokan lagungarri diren ekintzak sustatzea, lur planetako sinfonia bakar hori babesteko asmoz aldaketaren burrunbak betiko isilarazi baino lehen.
Lagun gaitzazu bidaia ilustratu honetan, Gipuzkoako polinizatzaileengan klima-aldaketak dituen eraginei buruz gehiago ezagutu eta planetan biziki garrantzitsuak diren izaki bizidun horiei nola lagundu jakiteko!
Zer aurkituko duzu webgune honetan?
1-Klima-aldaketak Gipuzkoako polinizatzaileengan duen eragina hobeto ulertzeko material grafikoa.
Ezagutu klima-aldaketaren eta honek polinizatzaileengaun duen eraginaren inguruko hainbat datu interesgarri.
Ikusi Gipuzkoako polinizatzaileen laginketaren nondik norako guztiak hiru infografia ilustratutan.
Gipuzkoako polinizatzaileen gida-labur honetan inguruko hainbat polinitzatzaile berri ezagutuko dituzu.
Ez galdu klima-aldaketaren eta polinizatzaileen inguruko hainbat galderen erantzun ilustratuak.
Egoera ikusita klima-aldaketaren aurka eta polinizatzaileen alde badago nahiko zeregin! Ezagutu eta hasi lanean!
Behatu klima-aldaketak Gipuzkoako parkeetan izan ditzakeen inpaktu zuzenak hiru infografia hauetan.
2-Etxeko gazteenekin gaia lantzeko materiala.