Ziur polinizatzaileen garrantziaz eta klima-aldaketak Gipuzkoako intsektu horientzat dakarren arrisku eta mehatxuez jabetu zarela jada. Mehatxu horiek hobeto ulertzeko, irudi hauetan gure berdeguneetako polinizatzaileengan klima aldaketak nola eragin lezakeen azaltzen duten irudiak aurkituko dituzu.
Orain, jarraian datozen irudiak aztertzeko une bat hartzeko eskatuko dizut, eta imajinatzeko nolakoa izango litzatekeen normalean bisitatzen duzun parkea, zure herriko edo hiriko parke hori, klima-aldaketaren mehatxuak beteko balira. Zer uste duzu aurkituko zenukeela bertan? Zer ikusiko zenuke? Zer usainduko zenuke? Zer entzungo zenuke?