Adi, Gipuzkoako biztanleok! Inoiz galdetu al diozue zeuen buruari zer den klima-aldaketa? Ez da mito edo asmakizun bat, denoi eragiten digun errealitatea baizik!
Planetako klima aldatuz joan da bere historian zehar, baina... sorpresa! Giza ekintzek, XIX. mendetik aurrera, aldaketa bizkortu dute, neurri handi batean erregai fosilen erreketaren ondorioz. Zein izan da emaitza? Bada, klima aldaketa bizkortzea, bizi garen planeta bera eta haren biodibertsitatea egokitu ahal izatea eragozten duten erritmoan. Eta ez gara soilik aldaketaren aurkako borrokan dauden enbaxadore handiez ari (tigreak, itsas elefanteak edo katamotz iberiarrak), baita gure artean bizi diren eta berebiziko garrantzia duten zereginak betetzen dituzten izaki txikiez ere.
Ziur nago entzun duzuela klima aldaketaz hitz egiten, baina, hain urrun irudikatzen dugu... Badakizue zer den benetan?
Ba al dakigu nola eragin dezakeen gure eguneroko bizitzan?
Denok al dugu Gipuzkoan gertatzen ari denaren berri?
Eta gogora dezagun ez garela planetako biztanle bakarrak, ba al dakigu nola eragiten dioten klima‑aldaketak gure flora eta faunari?
Presta zaitezte, hurrengo irudietan klima-aldaketak Gipuzkoako biztanleengan eta bertako bizilagun ñimiñoengan, hots, polinizatzaileengan, dituen eragin isilak argituko baititugu.