Ez izutu oraindik! Ikusitakoa ikusita, agian sekulako tristura sartu zaizu eta baliteke polinizatzaile txiki horien errealitate tristeaz gehiago jakin nahi ez izatea. Baina hemen jarraitzen baduzu jakin behar duzu oraindik ez dagoela dena galduta; bai erakundeek baita guk, norbanakoek, oraindik zerbait egin dezakegu. Orri hau utzi aurretik, ezagutu zer egin dezakezuen zuk eta ingurukoek polinizatzaileei laguntzeko. Agur esaten badiguzu eta orrialdetik alde egiten baduzu, jarri martxan klima-aldaketa geldiarazten laguntzeko eta polinizatzaileak mehatxu horretatik salbatzeko. Polinizatzaileek gure nahiz planeta osoaren alde hainbeste egiten dutenez gero, zer iruditzen zaizu mesedea itzultzen badiegu?