Bizitrain-en badakigu pertsona bakoitza desberdina dela. Horregatik, zure neurrira egindako entrenamendu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu bizikletan, korrikan eta igerian zure potentziala garatzeko.
Hasierako diagnostikoa: zure maila, denbora eta helburuak aztertzen ditugu.
Plangintza pertsonalizatua: astez aste diseinatutako entrenamendu plana, TrainingPeaks- bidez.
Eguneroko jarraipena: eboluzioa kontrolatu eta beharrezko aldaketak egiten ditugu.
Helburuak: errendimendua hobetu, lesioak saihestu eta entrenamenduaz gozatu.
Bizitrain zure bidelagun izango da, helburuak lortzeaz gain, prozesua disfrutatzea garrantzitsuena delako.
Bizitrain-en zure entrenamendua ez dugu intuizio hutsean oinarritzen: datuetan jartzen dugu arreta. Zure saio bakoitzean bildutako informazioa aztertzen dugu (potentzia, bihotz-maiztasuna, kadentzia, denbora…) eta horri esker zure entrenamenduaren eraginkortasuna handitzen dugu.
Zer egiten dugu?
TrainingPeaks bidezko jarraipena: zure entrenamendu guztiak plataforman gordetzen dira, eta modu errazean ikusten duzu zure aurrerapena.
WKO5 analisi sakona: software honek datuak xehetasunez aztertzen ditu (potentzia-kurbak, ahalmen fisiologikoak, indarguneak eta ahulguneak) eta horri esker zure entrenamendu plana zehaztasun handiagoz egokitzen dugu.
Erabakiak datuetan oinarrituta: noiz igo intentsitatea, noiz atseden hartu edo zein ariketa mota behar duzun zehazten dugu.
Zure aurrerapena neurtu eta ikusi: ez da soilik entrenatzea, baizik eta aurrera nola egiten duzun ikustea, astez aste eta hilabetez hilabete.
Helburua garbia da: zure entrenamendua ahalik eta eraginkorrena bihurtzea, zure denbora baliatuz eta zure potentzial guztia ateraz.
Bizitrain-en, teknologia eta esperientzia uztartzen ditugu zure kirol-bidea hurrengo mailara eramateko.
Kirol ziklikoetan (bizikleta, korrika, igeriketa…) ez da nahikoa erresistentzia lantzea: indarra funtsezkoa da errendimendua hobetzeko eta lesioak saihesteko. Horregatik, Bizitrain-en zure plangintzan indar entrenamendua ere txertatzen dugu.
Zertan datza?
Indibidualizazioa: ez da ariketa orokorra, baizik eta zure beharretara egokitua (core-a indartzea, hanketako potentzia, oreka edo mugikortasuna).
Exekuzioaren kalitatea: ez dugu soilik pisua edo errepikapenak kontuan hartzen, baizik eta ariketa nola egiten duzun. Horretarako hasierako ebaluazioa egiten dugu.
Errendimendua + prebentzioa: indarra lantzeak zure potentziala askatzen laguntzen du, eta aldi berean lesio arriskua murrizten du.
Bizitrain-en indar entrenamendua ez da “gehigarri” bat, zure kirol-ibilbidearen oinarrietako bat baizik. Eta encoder-ari esker, neur daitekeen guztia hobe daiteke.
Bizitrain-en badakigu entrenamenduak ez direla soilik kilometro edo pisu kontua. Zure gorputzaren konposizioa ezagutzea ere garrantzitsua da.
Zergatik da garrantzitsua?
Errendimendua hobetzeko: gorputzaren konposizio egokiak kirol ziklikoetan eraginkorrago mugitzeko aukera ematen dizu.
Osasuna zaintzeko: gorputzaren oreka ezagutzeak laguntzen du elikadura-ohiturak eta bizimodua hobeto kudeatzen.
Aurrerapena neurtzeko: entrenamenduarekin batera, zure gorputzak aldaketak jasaten ditu; neurketa hauek erakusten dute benetan nola egiten duzun aurrera.
Nola egiten dugu?
Hasierako neurketa: zure gorputzaren konposizioaren egoera ezagutzen dugu.
Jarraipena: aldaketak denboran zehar ikusten ditugu, entrenamendu eta bizimoduaren eragina baloratuz.
Helburu pertsonalak: zure errendimendua, ongizatea edo estetikaren inguruko helburuetara bideratzen ditugu neurriak.
Bizitrain-en ez dugu soilik entrenamenduaz hitz egiten, baizik eta zure gorputzaren osasun eta garapen integralaz. Zure gorputza hobeto ezagutuz, zure kirol-bidaia sendoagoa izango da.