Anartz naiz, kirol munduan murgilduta egon naiz kirolari bezela. Ordutik hona, bizipen asko pilatu ditut: lehenengo txirrindulari bezala, gero talde zuzendari gisa, eta azken urteotan entrenatzaile gisa. Etapa bakoitzean ikasi dudan guztia gaurko nire lanaren oinarri bihurtu da.
Formazio akademikoari dagokionez, Kirol Ziklikoetako Errendimendu Handiko masterra egin dut, eta txirrindularitzako entrenatzaile eta zuzendari tituluak eskuratu ditut (1. eta 2. mailak). Ezagutza teoriko hori eta bidean bildutako esperientzia uztartzea da nire indargunea.
Helburu, kirolari bakoitzaren helburu eta beharretara egokitutako bidea eskaintzea. Errepidean, mendian, ziklo-krosean edo korrikan; hasiberri zein maila altuko kirolari, guztiei arreta pertsonalizatua eskaintzen diet.
Haritz Azurmendi naiz. Kirol desberdinak probatu ondoren, txirrindularitzan aurkitu nuen nire benetako pasioa. Kadete mailatik afizionatu mailara, azken 10 urte hamar urteetan lehiatu naiz diziplina ezberdinetan: ziklokrosean, mendiko bizikletan eta azken urteetan errepidean. Esperientzia horrek erakutsi dit zein gogorra eta ederra den kirolaren mundua.
Txirrindularitzako ibilbidearekin batera, Egokitzapen Fisikoko zikloa eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua ikasi ditut. Orain, nire esperientzia pertsonala eta ikasketa akademikoak uztartuz, entrenatzaile eta bide-lagun izatea dut helburu: kirolariei beren ahalmen guztia garatzen laguntzea eta bidean disfrutatzea.
Horregatik sortu dugu proiektu hau, ilusioz eta kirolarekiko maitasunez beterik. Gure helburua argi dago: kirolarien ondoan egotea, errendimendua eta gozamena uztartzeko eta bakoitzaren potentziala guztiz aprobetxatzeko.