DÍA DE LA JUVENTUD
DÍA DE LA JUVENTUD
KAMISETEN IRUDI LEHIAKETA/Concurso de imagen de las camisetas
2025EKO SANBARTOLOMEETAKO NERABEEN EGUNEKO KAMISETEN IRUDIAREN LEHIAKETAREN OINARRIAK
BASES DEL CONCURSO DE LA IMAGEN DE LAS CAMISETAS DEL DÍA DE LA JUVENTUD DE LAS FIESTAS DE SAN BARTOLOMÉ 2025
Lehiaketaren helburua: 2025eko San Bartolome jaietako Nerabeen Eguneko kamisetek izango duten irudia diseinatzea da.
Gaia: Nerabeen Eguna irudikatzen duen irudia izan behar da.
Sortze teknika: Irudiak “trazua” bakarrik izan dezake, betegarririk gabe. Irudiak hitzen bat izatekotan, euskaraz izan beharko da.
Tamaina eta formatua: Orriaren tamaina A4 izan beharko da. Helbide elektronikora bidaliz gero, JPG formatuan izan beharko da: aisia@elgoibarkoizarra.eus. Bestela, irudia eskura eman daiteke helbide honetan: Aita Agirre Kulturgunea 3, 3 ezkerra.
Lanak sinatu: Helbide elektronikora bidaliz gero, edota eskura emanez gero, sinadura ezingo da egon ikusgai irudian. Hala, mezuaren kasuan, egilearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia atxikitu; bestelako kasuan, egilearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia sobre batean sartu.
Lehiaketan Elgoibarren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eskolaratutako ikasleek parte hartu ahal izango dute.
Datuak egiazkoak izan beharko dira, hots, iruzur gisa hartuko dira partaideek identitatea faltsutzen badute. Iruzurra burutzen duten parte hartzaileak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Partaide bakoitzak gehienez irudi 1 aurkeztu dezake.
Irudiak aurkezteko epea: 2025eko ekainaren 11, azken hau barne.
Egur Arte Tailerreko ikasleek jasotako irudi guztietatik 10 aukeratuko dituzte. Epaimahaiak aukeratutako 10 irudietatik bozka gehien lortzen dituen lanak irabaziko du, eta, beraz, azken hori izango da kamisetek izango duten irudia. Finalista horiek, Txankakuako dendetan gastatzeko 20€ko erosketa bonua jasoko dute.
2025eko ekainaren 13tik 14ra izango da publikoaren bozka, Aita Agirreko Kultur Kafean. Elgoibarren eskolaratutako DBHko ikasleek soilik bozkatu ahal izango dute; pertsonako bozka bana.
Irudi irabazlea 2025eko ekainaren 17an argitaratuko da hurrengo web-orrietan: elgoibar.eus / elgoibarkoizarra.eus.
Oharrak: Irudi irabazleak aldaketak izan ditzake serigrafia prozesuak hala eskatuko balu. Irudiaren jabegoa antolatzailearen esku geratuko da.