NORTZUK GARA?
NORTZUK GARA?
NORTZUK GARA?
Aldaialde HLHI eskola publikoa, pertsona guztiei irekia dagoena eta inklusiboa da.
Pertsonen arteko berdintasunezko espazioa bultzatzen dugu.
Ikastetxe anitza da, familien, ikasleen eta profesionalen arteko lankidetza sustatzen duena.
Ikasleria da gure ardatz nagusiena eta horretarako ezinbestekoa da sortzen ari garen familiekin gertuko hartu-emana.
Giza duintasuna balio funtsezkoa bezala hartzen dugu.
Akonfesionala, ez doktrinatzailea eta zientifikotzat jo dezakegu eskola.
Ikasleak hazten ari diren pertsona libre gisa ulertzen ditugu.
Pertsonen garapen integrala lortzeko ikasleen gaitasunak ahal beste garatzeko tresnak jartzen ditugu martxan.
Euskara ardatz bezala hartuta ikasle eleanitzak sortzeko bidean lan egiten dugu.