HEZKUNTZA
KOMUNITATEA
ALDAIALDE GUZTIOK GARA
Aldaialderen izaera Hezkuntza Komunitaterik gabe ezin da ulertu, soilik guztion partaidetzarekin eskolaren egunerokotasuna eraikitzen baita. Horregatik, azpimarratzekoak dira familiek gugan duten konfiantza, klaustrokideen esku-hartze eta profesionaltasuna, jantokiko langileen zein atezainen gertutasuna, garbitzaileen isileko lan ikaragarria eta eskolako ateak egunero zabaltzen laguntzen diguten eragile guztien lana.
IKASTETXEKO ORDEZKARITZA ORGANO GORENA
Zer da OOG (Ordezkaritza Organo Gorena)?
Eskola Elkartea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzerako organo gorena da.
Espazio honetan familiek eta irakasleek hartzen dute parte eta ikastetxean eragina duten erabakiak hartzen dira.
Funtzioak:
Ikastetxeko Heziketa Proiektua (IHP) onartzea.
Curriculum eta Hizkuntza Proiektuak onartzea.
Antolaketa eta Jarduera Araudia (AJA) onartzea.
Gestio ekonomikorako proiektua onartzea.
Ikastetxearen urteko plana onartzea.
Ikastetxearen urteko memoria onartzea.
Administrazio zein irakaskuntza arloetan ikastetxeko ekintzak orokorrean kudeatzea.
Nortzuk osatzen dute?
Ordezkaritza Organo Goreneko partaideak lau urterako aukeratzen dira eskola-komunitatea osatzen duten estamentuetatik: irakasleak, familiak, adminitrazio eta zerbitzuetako langilea eta udaleko ordezkaria. Bi urtean behin berrizten da bere osaketa, hau da, bi urtean behin hauteskundeak egiten dira eta estamentu bakoitzeko ordezkarien erdiak aldatzen dira.
Gure eskolan, hauek dira partaideak: eskolako zuzendaria, ikasketa-burua, idazkaria, ikastetxeko 6 irakasle, ikastetxeko 11 guraso, zebitzuetako langile bat, udalaren ordezkari bat. Guztira 22 pertsonek osatzen dute Eskolako kontseilua.
Noiz batzen da?
Ordezkaritza Organo Gorena ohiko bilkuran edo ez ohiko bilkuran elkartu daiteke. Ohiko bilkuran ikasturtean hirutan gutxienez elkartuko da derrigorrean.
Ikastetxean hartu beharreko hainbat erabakik Ordezkaritza Organo Gorenaren akordioa behar badu ere bildu daiteke.
LAN BATZORDEAK (FAMILIA ETA IRAKASLEEZ OSATUAK)
Batzorde hauek mixtoak dira, hau da, bai familiek baita hezitzaileek ere parte hartzen dute.
Indarrean dauden lan batzoreak:
PATIO BATZORDEA
HEZKIDETZA BATZORDEA
JANTOKI BATZORDEA