HAURRAK IKASTEN DU...

HAURRAK IKASTEN DU…

... izaten

Haurrak bizitzako esparru eta egoera guztietan sortzen zaizkion sentimenduez, pentsamenduez eta ekintzez gogoeta egiten ikasten lagunduko dugu. Honela, norbanakoaren autoerrealizazioa garatzeko, pertsonak duen potentzialtasun guztia ahalik eta gehien garatzea ezinbestekoa ikusten dugu. Autoerrealizazioa garatzeak ondorengoa eskatzen du;

Autokontzeptua garatzea, eta, horren baitan, gero eta errealitate-oinarri handiagoz identifikatzea norberaren alderdi positiboak eta negatiboak (dimentsio kognitiboa).

Autoestimua garatzea, hau da, norbere buruaren gaineko balioespen positiboa eta errealista (dimentsio afektiboa).

• Autonomia edo ahalduntzea garatzea, erabaki pertsonalak hartu eta gauzatzeko ahalmen gisa ulertuta, eta norberaren ekintzen eta bizitzaren erantzule izanda (dimentsio konatiboa).

... egiten eta ikasten

Mugimendua, abilezia, oreka, ikerketa, esplorazioa, konfiantza, arriskua, gatazka, konponketa, lorpena, harremanak, negoziazioa, komunikazioa … egitearen barruan daude eta ikastearen oinarria dira. Aipatutako guztia jolasak barnebiltzen ditu. Horregatik guztiagatik, jolasak gure egiteko prozesuaren baliabide pribilegiatuan bilakatzen da.

Jolasak haurraren garapen psikomotore, intelektual, sozial eta afektibo-emozionalari berebiziko bultzada ematen dio, plazerra sortarazten. Aldi berean, plazerrak desioa pizten du, ikaste-irakaste erronkei aurre egiteko beharrezkoa den emozio indartsuena indartuz.

"Ba al dago ikasteko motibazioa sustatzeko orduan plazeraren eta desiraren aurrean pizten den emozioa baino motor indartsuagorik?"

HAUR HEZKUNTZAN, ekintza eta esperimentazioa abiapuntu hartuta, haurrak bere nortasuna eta mundua eratzen du, eta ekintzarako eta interpretaziorako bere eskemak egiten ditu.

Hezkuntza-etapa honetan, jolasak, ikasteko tresna pribilegiatua denez, jarduera nagusia izan behar du, eta hainbat egoera, bizipen, ezagutza eta gaitasun bateratzeko bitartekari bilakatu behar da. Jolasak, bere aldaera guztietan (heuristikoa, soziala, psikomotorra, sinbolikoa…), jarduera atsegingarri eta berez motibatua denez, eremu aproposa sortzen du haurrek beren ekiteko gaitasuna garatzeko, arriskuei aurre egitekoa indartzeko, eta jarduteko modu berriak bilatzeko, porrotaren edo akatsen beldurra baztertuz.

LEHEN HEZKUNTZA. Haurra ikasteko estrategiak, lan egiteko ohiturak eta pentsamendu arrazional analitiko eta kritikoa erabiltzen trebatu behar da. Ikasitakoa mobilizatu eta beste testuinguru eta egoera batzuetara transferitu, norberaren ikaskuntza autonomiaz antolatzeko gaitasuna bereganatuz.

... elkarbizitzen

Adiskidetasunaren kontzeptua eta taldeko kide izateko beharra, elkarbizitzaren oinarri moduan ulertzen ditugu. Hori posible izan dadin, etapa honetan haurraz dugun ideiari erantzuteko, eskolan laguntzen dugun helduok talde-kultura bat eraikitzen aritzen gara,beti ere, errespetuan eta adeitasunean oinarritutako talde oreka bultzatuz.

Elkarbizitzan, talde-arauek zentzu sendoa izango dute eta talde-bizipenen prozesuen emaitza izango dira, hain zuzen ere, besteekiko eta bizikidetza egokiaren emaitza. Horregatik, bizikidetza onerako muga funtzionalak beharko dira, gizarte-garapen osasuntsua ahalbidetuko dutenak eta autoerregulazio-muga moduan funtzionatuko dutenak.

Prozesu naturala da...

...Haurrak metakognizioaren bidez ikasten duenean, baina, ZER DA METAKOGNIZIOA?

Norberaren ikaskuntza aztertzeko eta arautzeko trebetasunari egiten dio erreferentzia, hau da, ikasitakoaz kontziente izatea, zer eta nola ikasi duen adierazteko gai izatea eta, ondorioz, ikas-irakaste prozesuan auto-erregulatzen jakitea.

Metakognizioa, ikasketari buruzko hausnarketa kontzientea da, ikaskuntza hobetzeko funtsezko elementuan bilakatuz. Baina prozesu hau burutzeko ezinbestekoa da desioa eta emozioa agertzea. Ikastean, gauza berriak ezagutzean, harridura ezinbestekoa da, hau da, desira eta plazerra sentitzea mundua deskubritzen dugun bitartean. David Bueno i Torrens Biologo eta Genetikan aditua dioen moduan, emozioa tartean dagoenean hobeto sentitzen gara eta haiei lotuta dagoen edozein ikasketa garunak era honetara interpretatzen du.

David Bueno i Torrensek argudiatzen duen neurozientziari eta ikaskuntza-prozesuari buruzko kontzeptu hau eta beste batzuk esteka honetan aurki daitezke:

NEUROZIENTZIA. David Buenok azaltzen du nola aldatzen den gure garuna ikastean.


"Ikastea arimaren mugimendua da"

José Contreras