Sukaldeko lehen egunean ederki ibili gara:
EUSLE 1ekoek limoizko bizkotxoa prestatu dute.
EUSLE 2koek sandwichak egin dituzte.
EUSLE1 taldekook pizzaren bideo-errezeta prestatu dugu. Probatu zuek ere, eta... ON EGIN!
Gaur, urtarrilak 16, EUSLE 1 eta 2koak elkarrekin joan gara sukaldera. Talo goxo-goxoak egin ditugu!
Errezeta jakin nahi?
Errezeta
Osagaiak:
-Arto irina
-Ura
-Gatza
-Hirugiharra
-Txorizoa
-Txokolatea
Nola egiten da?
Lehenengo, ontzi batean arto-irina, gatza eta ur epela nahasten dira. Gero, bolak egin eta kolpeak eman. Gero zartagin batean berotu. Bukatzeko, txokolatearekin, hirugiharrarekin edo txorizoarekin betezen dira taloak.