2025-11-05: EUSLEko gurasoekin batera, formakuntza jaso dugu, argindarrean aurrezten ikasteko. Goienerreko teknikari batek eman du ikastaroa, eta aukera asko eskaini dizkigu, faktura merkeago izateko.
EUSLEkook euskararen egunerako bideo hauxe sortu dugu. Bertan gure ikastetxeko pertsona ezberdinen euskararekiko iritziak eta bizipenak bildu ditugu.
Euskarak 365 egun dituelako, jarrai dezagun elkarren ondoan.
San Tomas eguna gerturatzen ari denez, Euslekook Azpeitiko azokara joan gara baserritarrek San Tomas eguna nola ikusten duten galdetzera.
Hauxe da prestatu dugun bideoa, espero dugu zuen gustokoa izatea.
AUPA SAN TOMAS EGUNA ETA AURRERA EUSKERA!!!! ESKERRIK ASKO BASERRITARRAK!!!
2026-01-13: Josuren laguntzarekin, Santa Ageda bezperako eskerako hurritz-makilak mozten aritu gara gaur. Goiz ederra pasa dugu. Elkarrekin makilak moztera joan gara santa agedarako. Loiolara joan gara. Oinez joan gara eta oso egun polita pasatu dugu. Makilak moztu baino lehen amalurrari baimena eskatu diogu eta hau izan da gure eguna.
Eskerrik asko, Josu!!
Otsailaren 4an ospatzen da Euskal Herrian. Lurra esnatzeko festa bat da.
Eusle gelan 3 abesti ikasi genituen, eskean kantatzeko.
8:35ean hasi gara, Eusle 1 eta 2 geletako ikasleak joan gara eta bakoitzak lagun bat aukeratu dugu gurekin abesteko eta ondo pasatzeko elkarrekin.
5 etxetara joan gara eta baita herriko fruta-denda batera ere.
Ohitura bat ikasi dugu.
Jendea jatorra da eta horregatik konfiantzarekin hitz egin dugu… Oso ondo pasatu dugu!
Eusleko musulmanak ramadenean hasi gara!!
otsailaren 18an hasi zen
eta martxoaren 19an bukatuko da, eta 20an Eid al-fitr da.
Ramadana barau hilabetea da. Urtean behin egiten da, 30 egun.
Ramadana islamiar ilargi-egutegiaren arabera zehazten da. Ramadana derrigorrezkoa da musulman haurrentzat pubertaroa iristen denean (orokorrean 12 eta 14 urte bitartean). Goizeko 5:00etan jaikitzen dira jateko eta egun osoa pasatzen dute jan eta edan gabe 18:51 arte. Ordu horretan jaten da eta egunero minutu 1 gehitzen da. Adb: martxoaren 19an 19:30 jan ahal izango dugu. Ramadanean oso tipikoa da Harira eta marokoko gozokiak.
Ramadana eta gero Eid al-fitr ospatzen da.
Goizean 7:45 otoitz egiten dugu. Oso ondo jaten da eta familia osoa biltzen da eta gurasoek dirua ematen diete bere seme-alabei.
Marokoko goxokiak jaten dira.
Eta Marokoko tea edaten da. Oso ondo pasatzen da egun oso inportantea da.
Martxoaren 19tik 29ra KORRIKA izango dugu Euskal Herrian.
Martxoaren 25ean, Donostiara joan gara EUSLE 1 eta 2ko irakasle eta ikasle guztiok, eta bertan korrika egin dugu, euskararen alde.
Martxoaren 28an, Azpeititik pasako da KORRIKA. EUSLEko familia eta irakasle guztiok batera bazkalduko dugu eta gero eskolako lekukoa hartuko dugu!
Martxoaren 28an pasa da KORRIKA gure herritik. Gure eskolaren kilometroan, Loiola bidean, lekukoa eraman dugu. Egun borobila izan da!
EUSLEko ikasle eta irakasleok, gure familiekin batera, elkarrekin bazkaldu dugu herriko elkarte batean. Guk geuk prestatu dugu bazkaria:
Hasteko: makarroiak tomatearekin.
Jarraian: oilasko bularkia letxugarekin.
Bukatzeko: guk, aurretik, sukaldean egindako bizkotxoa, arroz esnea eta gazta tarta.
Bazkaldu eta gero, denok petoa jantzi eta elkarrekin egin dugu korrika. Ikusi nahi? Hemen bideoa!