2025-2026 ikasturtean proiektu berri bat izango dugu EUSLEn: igeriketa ikastaroa. Helburua bikoitza da: batetik, igeriketa ikasi edo hobetu ahal izatea, eta bestetik, ingurune erreal eta dinamiko batean euskara praktikan jartzea.
2025-11-6: Gaur EUSLE1 taldekoon txanda izan da. Pixkanaka-pixkanaka konfiantza hartuz goaz, eta, arnasketak nola egin ikasten hasi gara.
Asteazken arratsaldetan, 15:30etatik 16:30etara, hezitzaile baten bidelaguntzarekin, GAZTE KIROL programa jarri dugu martxan. Programa honen bidez, kirol desberdinak probatuko ditugu, aurrera begira, herriko kirol-talderen batean hasteko asmoz.
2026-04-22: Gaurkoan futbolarekin hasi gara eta primeran pasa dugu. Begira zeinen talde polita!