2025-10-29: Gaur EUSLE1 gelako ikasleak herriko liburutegia ezagutzera joan gara. Maiderrek gauza asko azaldu dizkigu:
Funtzionamendua: maileguak
Eraikina: Enparan familiaren ondarea
Liburutegiko sekretutxoak...
Oso gustora egon gara!
2025-12-19: Gaur, oporren aurreko azken eguna da, eta lagun ezkutua egin dugu. Oso opari politak egin dizkiogu elkarri!
Ondo pasa gabonetako oporrak!
2026-02-03: Gaur, San Blas eguna ospatzeko, opilak erosi ditugu okindegian. Batzuei gustatu zaizkigu, eta besteei ez hainbeste, baina denok probatu ditugu!
Bigarren ebaluaketan gida turistikoak sortuko ditugu. Azpeitira bizitzera etorriko direnentzat, eta baita Azkoitiko EUSLEkoentzat ere.
Hasi gara gure herriko txoko inportanteak ezagutzen!!
Otsailaren 11ean Eusleko taldea Rap tailerra genuen La Basurekin.
Rapa da abesteko modu bat da. Kantu bat asmatu eta ikasi genuen eta Rapari, Hip-Hopari eta La Basuri buruz ere ikasi genuen. Dj, Beatbox, Break dantza, Rapa eta Grafiti denak batera elkarrekin osatzen dute Hip-Hopa.
Orokorrean asko gustatu zitzaigun esperentzi hau eta errepikatzea nahiko genuke.
Otsailaren 12an KIMU BATera joan gara. Bertan landare eta lore desberdinak ezagutu ditugu eta lan pixka bat ere egin dugu!
Otsailaren 13an IGARA ERROTAra joan gara, Ekoetxea-ko lagunekin. Gure herriko kultura ondarea ezagutu dugu eta, gainera, sukaldean taloak egiteko irina nola lortzen den ikasi dugu.
Bigarren ebaluaketan, gure herriko gida turistikoak sortu ditugu EUSLE1 gelan. Helburua bikoitza da:
Azpeitira etorriko diren ikasle eta familiei herriaren berri ematea; eta
Azkoitiko EUSLEkoei gure herria erakustea.
Hemen dituzue gure lanak: taldeka egindako bi triptiko.
Gaur, apirilaren 22a, Batxilergo 1A gelako ikasleak etorri dira. Ikastetxeko liburutegian egon gara, euskal mitologia lantzen.
Batxilergoko ikasleek, Proiektu Komunitario ikasgaian, euskal mitologiako pertsonaia ezberdinen lanketak sortu dituzte eta gure irakasleak izan dira.
Eskerrik asko! Asko ikasi dugu!
2025-10-27: Ikasturte honetan Azkoitia BHI ikastetxeko EUSLEkoekin elkartrukea egingo dugu. Hasi gara lehen pausoekin: pasa den astean azkoitiarrek idatzitako aurkezpen-gutunak jaso genituen eta aste honetan geureak idatzi ditugu.
Lagun berriak egiten hasi gara!
2025-11-29: Aurkezpen-gutunen trukea egin ondoren, gaur lehen topaketa egin dugu. Loiolan elkartu gara bi ikastetxeetako EUSLE ikasle eta irakasle guztiak. Elkar ezagutzeko eta talde kohesiorako hainbat dinamika egin ditugu.
Goiz zoragarria pasa dugu!