Sukaldeko lehen egunean ederki ibili gara:
EUSLE 1ekoek limoizko bizkotxoa prestatu dute.
EUSLE 2koek sandwichak egin dituzte.
EUSLE1 taldekook pizzaren bideo-errezeta prestatu dugu. Probatu zuek ere, eta... ON EGIN!
Gaur, urtarrilak 16, EUSLE 1 eta 2koak elkarrekin joan gara sukaldera. Talo goxo-goxoak egin ditugu!
Errezeta jakin nahi?
Errezeta
Osagaiak:
-Arto irina
-Ura
-Gatza
-Hirugiharra
-Txorizoa
-Txokolatea
Nola egiten da?
Lehenengo, ontzi batean arto-irina, gatza eta ur epela nahasten dira. Gero, bolak egin eta kolpeak eman. Gero zartagin batean berotu. Bukatzeko, txokolatearekin, hirugiharrarekin edo txorizoarekin betezen dira taloak.
2026-05-08: Gaur EUSLE 1 eta 2ko lagunok, elkarrekin, pintxo lehiaketa egin dugu. Osagai berdinekin, taldeka, pintxo ezberdinak prestatu ditugu:
Osagaien artean, gustokoenak aukeratu ditugu,
errezetak idatzi ditugu,
gure pintxoak prestatu ditugu,
izen originalak asmatu ditugu: Lamien pintxoa, Ziripot, Pintxo berezia eta Arransamsam.
Argazkian ikusten den bezala, itxuraz primerakoak dira denak, eta zaporez... oso goxoak!
Gaur, maiatzak 29, sukaldea ikasgela bihurtu dugu azken egunean: BIRZIKLATZEN ikasi dugu. Hondakinak nora bota behar dira? Plastikoak horira, papera urdinera, organikoak marroira, errefusa grisera, beira berdera... Ea hemendik aurrera ondo egiten dugun!
Bukatzeko, gosari osasuntsua egin dugu: arrautza egosia, esnea, jogurta, tostadak, fruta... Eta noski, praktikan jarri dugu ikasitakoa: soberakin bakoitza bere zaborrontzira.