2025-2026 ikasturtean proiektu berri bat izango dugu EUSLEn: igeriketa ikastaroa. Helburua bikoitza da: batetik, igeriketa ikasi edo hobetu ahal izatea, eta bestetik, ingurune erreal eta dinamiko batean euskara praktikan jartzea.
2025-11-6: Gaur EUSLE1 taldekoon txanda izan da. Pixkanaka-pixkanaka konfiantza hartuz goaz, eta, arnasketak nola egin ikasten hasi gara.