2025-10-29: Gaur EUSLE1 gelako ikasleak herriko liburutegia ezagutzera joan gara. Maiderrek gauza asko azaldu dizkigu:
Funtzionamendua: maileguak
Eraikina: Enparan familiaren ondarea
Liburutegiko sekretutxoak...
Oso gustora egon gara!
2025-12-19: Gaur, oporren aurreko azken eguna da, eta lagun ezkutua egin dugu. Oso opari politak egin dizkiogu elkarri!
Ondo pasa gabonetako oporrak!
2026-02-03: Gaur, San Blas eguna ospatzeko, opilak erosi ditugu okindegian. Batzuei gustatu zaizkigu, eta besteei ez hainbeste, baina denok probatu ditugu!
Bigarren ebaluaketan gida turistikoak sortuko ditugu. Azpeitira bizitzera etorriko direnentzat, eta baita Azkoitiko EUSLEkoentzat ere. Hasi gara gure herriko txoko inportanteak ezagutzen!!
Gure gida turistikoak sortzeko, Azpeitiko leku inportanteen mapa sortu dugu. Lanean ari gara!
Otsailaren 11an Eusleko taldea Rap taillera genuen La Basurekin.
Rapa da abesteko modu bat da. Kantu bat asmatu eta ikasi genuen eta Rapari, Hip-Hopari eta La Basuri buruz ere ikasi genuen. Dj, Beatbox, Break dantza, Rapa eta Grafiti denak batera elkarrekin osatzen dute Hip-Hopa.
Orokorrean asko gustatu zitzaigun esperentzi hau eta errepikatzea nahiko genuke.
Otsailaren 12an KIMU BATera joan ginen. Bertan landare eta lore desberdinak ezagutu genituen eta lan pixka bat ere egin genuen!
Otsailaren 13an IGARA ERROTAra joan ginen, Ekoetxea-ko lagunekin.
2025-10-27: Ikasturte honetan Azkoitia BHI ikastetxeko EUSLEkoekin elkartrukea egingo dugu. Hasi gara lehen pausoekin: pasa den astean azkoitiarrek idatzitako aurkezpen-gutunak jaso genituen eta aste honetan geureak idatzi ditugu.
Lagun berriak egiten hasi gara!
2025-11-29: Aurkezpen-gutunen trukea egin ondoren, gaur lehen topaketa egin dugu. Loiolan elkartu gara bi ikastetxeetako EUSLE ikasle eta irakasle guztiak. Elkar ezagutzeko eta talde kohesiorako hainbat dinamika egin ditugu.
Goiz zoragarria pasa dugu!