Ongi etorri webgune honetara. Gu, Asier Urrutia (asierurrutia@upainstitutua.org) eta Roman Suinaga (@teknoroman , teknoroman@upainstitutua.org) IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHI-ko Teknologia irakasleak gara. Webgune honen bidez, Escornabot robota eraikitzeko jarraitu ditugun pausuak eta erabili izan ditugun informazio euskarriak azaltzen ditugu.
ESCORNABOT Galizian sortutako robot bat da, ume txikienei robotika eta programazioa hurbiltzeko nahian. Bee-bot robot komertzialaren antza dauka baina sortzaileen hitzetan, honekin alderatuz hiru gauza ditu kontutan hartzekoak:
Nik beste bat gehituko nioke, proiektu honetan, lan egiteko eta lorpenak partekatzeko prest dagoen komunitate bat aurkituko duzula:
Lehenengo eta behin, argitu beharra dago Escornabot modelo desberdinen artean, BRIVOI AUDACIUS-a eraiki dugula, guztiz DIY bertsioa da, korapilatsuagoa baina "Guía de montaje del robot Brivoi"rekin eramangarria izan da. Gainera foroaren atal bat modelo honetarako da: