Behin agintea muntatu dugularik, jarraian EscornaBot-aren gorputza muntatzeari ekin diogu. Horretarako alboan dagoen gida jarraitu dugu.
1. Escornabot-aren gorputza muntatzeko motorrekin hasi gara. Horretarako motorrak ahokatu ditugu motorren euskarrian, eta dagozkien torlojuekin lotu.
Irudian agertzen diren motorren driver-ak geroago muntatuko ditugu.
2. Motorrak eta beren euskarria pila-euskarriarekin lotu ditugu.
3. Hauen gainean aginte plakaren euskarria lotu dugu.
4. Ondoren, protoboard-arentzako euskarria muntatu dugu.
5. Gero, pilak muntatu ditugu beren berezko euskarrian, eta ondoren Escornabot-aren pila-euskarrian sartu ditugu.
Kontutan izan pilek duten konektore zuri harra aginte plakako konektore zuri emera konektatuko dela, beraz, ziurtatu posizio egokian muntatzen direla.
6. Pilak kokatu ondoren, azpian doan bola euskarria eta bola muntatu eta lotu ditugu.
7. Protoboard-a muntatu dugu hurrengo, aurretik Arduino Nano-a txertatua genuelarik bertan.
Kontutan izan 3 ilara libre alde batean eta 2 ilara bestean gelditzan direla, eta 3 ilara horiek goikaldean direla muntatu behar dela protoboard-a.
8. Motorren driverrak lotu ditugu jarraian, robotaren azplikaldean, dagokien torlojuekin lotuaz.
Kontutan izan posizio egokian jartzea, konexioak eta kableak egoki gera daitezen.
9. Aginte-plaka muntatu dugu gero, robotaren goikaldean, dagokion posizioan.
10. Kableen konexio guztiak egin ditugu jarraian (ikus web honetako "KONEXIOAK" atala), gurpilak jarri aurretik.
Gurpilei juntura torikoak jarri dizkiegu, azkoina kokatu diegu beren arrakalan eta torlojuak ahokatu, gero motorren ardatzetara errazago lotzeko.
Azkenean itxura hau hartu du gure Escornabot robotak.