Protoboard-a robotaren euskarrian sartu aurretik, komeni da Nano-a bertan sartzea. Barruraino sakatu behar zaio protoboard-aren erdikaldean, goiko aldean 3 zulo-ilara libre utziz, eta behekaldean 2 zulo-ilara. MikroUSB konektorea eskubiruntz begira geratuko da.
Behin NANO-a protoboard-ean dagoela, dagokion euskarrian sartu eta torlojuz lotu dugu.
Aginte plakak hiru konexio puntu ditu:
1.- ELIKADURA OROKORRA
Pila-euskarriko kableak eta kable txuria elikatze kableak dira. Etengailuaren bitartez, pilaren positiboa eta kable txuria elkartu edo eteten dira. Kable txuria NANO-ren Vin zuloarekin konektatuko da protoboard-ean, mikroprozesadorea bertatik elikatzeko.
2.- SEINALEA ETA PLAKAREN ELIKADURA
Aginte plakako angelu zuzena egiten duten konektoreek plaka elikatzen dute eta NANO-ra seinalea eramaten dute.
Gure kasuan, kable beltza GND da, kable marroia seinalea eta klable gorria +5V.
Hiru kableak NANO-ra doaz, GND, A4 eta 5V kontaktuetara hurrenez hurren.
3.- BURRUNBAGAILUA
Burrunbagailuaren konexio puntua NANO-aren D10 pinarekin konektatu behar da.
28BYJ urratsez urratseko bi motor erabiltzen dira eta hauek kontrolatzeko ULN2003 Driver Board-a. Osagai hauei buruz gehiago jakiteko: https://www.luisllamas.es/motor-paso-paso-28byj-48-arduino-driver-uln2003/
Motorra Molex motako 5 pineko konektorearekin
Driverrak hiru konexio puntu desberdinduak ditu
Driver-raren konexio puntuak:
1.- MOTORREN KABLEAK
2.- AGINTE KABLEAK
3.- ELIKADURA KABLEAK
BUKATUTA
HASI AURRETIK
BUKATU ONDOREN
GURPILAK JARRI ONDOREN