1. Lehenik, zulodun-plaka markatu dugu (stripboard), 18zulo x 17zulo-ko zatia lortzeko moduan (19. eta 18. ilarako zuloen gainean markatu dugu).
2. Ondoren, kontu handiz eta dagozkion segurtasun neurriekin, plaka zatiak moztu ditugu.
3. Moztu eta ertzak lisatu ondoren, lau izkinetan zuloak egin ditugu, 3mm-ko diametrodun barautsarekin.
4. Behin plaka dugularik, osagaiak dagokion lekuan kokatu eta estañatzeari ekin diogu, kontu handiz gehiegi berotu gabe pistarik ez altxatzeko. Gogoratu osagaien kokapena "Guía de montaje del robot Brivoi" gidan begiratu dugula.
Elikadurarako konektore zuri harra, mikroetengailua, burrunbagailua eta bere elikadura-konektorea geroago jarriko ditugu, erresistentzien neurketa-proba egin ondoren.
5. Gure aginte plaka zer moduz doan ikusiko dugu orain:
Plakako azpikaldeko 3 konektoreetan goikaldekoa masa da, eta polimetroko zunda beltzarekin lotu dugu; erdiko konektoretik bidaliko dira Arduino Nano-ari aginte seinaleak, eta hemen neurtuko ditugu pultsagailu bakoitzaren erresistentziak, polimetroaren zunda gorria hona konektatuz. Pultsagailu bakoitza sakatu, eta balioak taula batetan jaso ditugu, egokiak direla egiaztatuz.
6. Erresistentziak ongi daudela egiaztatu ondoren, Arduino Nano plakarekin konektatzean seinaleak ongi daudela egiaztatu dugu:
Arduinoa protoboard-ean sartu kontu handiz, aginte plakako masa Arduinoko GND-ra konektatu eta seinalearen konektorea (erdikoa) Arduinoko A4 sarrera analogikora konektatu dugu;
Kargatu Arduinoan egiaztaketarako beharrezko programa (ikus gidako 28 eta 29 orrialdeak).
7. Ondoren, falta diren osagaiak kokatu eta estañatu ditugu, lehen aipaturiko elikadurarako konektore zuri harra, mikroetengailua, burrunbagailua eta bere elikadura-konektorea.
8. Elikadurarako konektore zuri emea muntatu dugu jarraian (kontutan hartu terminalen frenutxoa norantz den), eta boltaiak egokiak diren egiaztatu dugu ondoren.