Nire ibilbidea

Zertaz hitz egingo dut testu honetan?

Testu honetan, orain arte, ikasi eta landu dudanaz hitz egingo dizut

Lau urte hauetan lan asko egin ditugu eta asko ikasi dut. Proiektu asko egin ditugu, adibidez:


Lehenengo mailan Sentimenduen inbentarioa. Sentimenduen inbentarioan gure sentimenduak bilatu eta aurkitu genituen. Jardueren bidez espresatzen ikasi genuen

Bestetik Debako eskola batekin Elkarrekin bizi(h)itzan aritu ginen. Gu Debara joan ginen eta haiek Irunera etorri, literatura jaialdia.


Bigarren mailan Gazte gara gazte bideoa egin genuen non argudioen erabileran aritu ginen, literatura ohar kritikoa ere egin genuen urte berean, baita literatur solasaldia egiten jakin ere.


Hirugarren mailan Narrazioa egin genuen XX.mendeko narratiba mugimenduak eta egile esanguratsuak ikasiz, guk asmatutako ipuin bat narratzen ikasi genuen. Munduko hizkuntzak eta Euskal Herriaren egoera soziolinguistikoaz ere aritu ginen. Irungo ikerketa soziolinguistikoa ere egin behar izan genuen, non euskararen erabilera nola eta zer maiztasunez hitz egiten zen grabatu genuen. Egoki eztabaidatzeko formulak erabiltzen ere ikasi genuen, ikasturte bukaeran bideo-tutoriala eginez.


Laugarren mailan Ohartu gabe heldu gararekin erreklamazioak, eskabideak egin genituen. Poesia eta ahozko literaturaren aurkezpen lan dramatizatuak eta, bukatzeko, nire webgune pertsonal honetara iritsi gara.


Lau urte hauetan asko ikasi dugu eta datozen urteetan asko ikasiko dugu.