16 urte

Zertaz hitz egingo dut

Testu honetan denboraren joanaz ariko natzaizu

16 URTE


Irun, 2020ko maiatzaren 4a


16 urte baino lehen, adin haietan. Adin haietan non ez zegoen kezkarik, adin haietan non zure problemarik handiena zigortua ez izatea zen. Gogoratzen zarete egun haietaz non bakarrik bizitza bizitzen zenuen eta ez besteen bizitza? Edo ez bizi inolako bizitzarik?

Gogoratzen zarete egun haietaz non egun osoa jolasten aritzen zinen eta eskola ez zen infernu? Non bakarrik teoria zegoen eta dibertigarri izan ahal zena? Egun haietan non etxeko txirrina jotzen zuten lagunek jolastera deitzeko?


16 urte baino lehen bizitza errazagoa zen, ez zinen kezkatzen, bizitza gozatzen zenuen. Urte haietan ez zenuen inongo erantzunkizunik, zure desio bakarra handitzea zen erantzukizunak izateko.


Baina motelago edo azkarrago denbora aurrera doa eta egun batean ohartzen zara gauza horiek guztiak ez direla berriz itzuliko; eta haur txikiei erreparatzen hasten zara, eta begiratzen diezunean zu gogoraten zaituztela konturatzen zara. Gogoratzen zara txikia zineneko une horretaz.


Orain jadanik badaukazu nahi zenuen guztia, baina desirak etorri eta joan egiten dira, lehen heldu izan nahi zenuen; orain haurra izan nahi duzu; eta gero? Gero zer nahi izango dugu izan.