elkarrekin bizitakoa

Zertaz hitz egingo dut

Testu honetan elkarrekin pasa ditugun momentuez arituko naiz

Urte hauetan elkarrekin denbora asko bizi izan dugu denbora gehiena ikastolan. Ikastolan oso ongi pasa dugu klaseetan. Nire momenturik gustukoenak Teknologia klaseetakoak eta patio garaikoak izan dira, momentu haietan denbora oso azkar pasatzen zitzaidan.

Teknologia klaseetan lanaz aparte beti hitz egiten genuen eta zenbait tontakeria ere egiten genuen. Patioetan, berriz, beti leku berean egoten ginen denok eta elkarrekin hitz egiten genuen. Beti leku berean ikusten genuen elkar denok, baita euria egiten bazuen ere.

Denbora honetan guztian zehar ongi pasa dut baina, orain, krisialdi hau dela eta, ez dakit berriro itzuliko garen eta momentu horiek errepikatuko ote ditugun, hala ere, iraun zuen bitarte ongi pasatu nuen.

Harreman horretan oso jatorrak izan dira nirekin eta ni beraiekin. Elkar laguntzen genuen, elkarri gure gauza asko kontatzen genizkion.