Egunez egun gure liburutegian gertatzen dena azalduko dizugu.
Egunez egun gure liburutegian gertatzen dena azalduko dizugu.
ONGI ETORRI 2025-2026 IKASTURTE BERRIRA!
Aurten ere liburutegian egingo diren ekintzen berri emango dizuegu.
HIZKIMORFOSIA TAILERRA
1DBHko ikasleek Olaia Martinez Altunaren eskutik jaso zuten tailerra. Bertan hizkuntza idatziaren eta hizkien iruditegiaren historia laburra ezagutu ondoren, ikasleek collage eta estanpazioa teknikak erabiliz haikuak sortu zituzten.
Gure hizki eta testu metamorfosatuak prest ditugu! Zatoz ikustera!
AZAROAK 25- EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA
GAU BELTZA
Urriak 30: Lur Korta ipuin kontalaria etorriko da 1DBHkoei ipuin beldurgarri bat kontatzera.
Urriak 31: Jolas-garaian beldurrezko enignak argitu eta goxokiak jango ditugu. Sorginak, momiak, mamuak, Frankenstein, Drakula ... eta horrelako pertsonai izugarriak ere gurekin egongo dira.
Beldurrezko enigmak irakurri, asmatu eta gozokiak jan!!
LIBURUTEGIEN NAZIOARTEKO EGUNA 2025
Aurten ere Liburutegien Nazioarteko Eguna liburuz eta magiaz zipriztinduta ospatu dugu. 2. mailako Batxilergoko ikasleak Udal liburutegira jaitsi dira Lupe Calvo kazetari hondarribiarrak idatzitako Pertsona izatearen balioa liburuaren irakurketan parte hartzera.
Bestalde, DBHkoak ikastetxeko liburutegian bildu dira Liburutegian paseatzen ari zinela kontatu nizuna film laburra ikusteko. Ondoren liburutegiez hausnartu dute.
Gure ikasleak Hondarribiko Udal Liburutegian Lupe Calvo kazetariarekin.
IKASTURTE BERRIARI HASIERA EMAN DIOGU!
Gaur, otsailak 11, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Egun horren helburua da emakumeek zientzia-arloan duten funtsezko eginkizuna aitortzea eta gazteenen artean zientzia-bokazioak sustatzea.
Egun hori ospatzeko, Kultura Zientifikoa ikasgaiko DBHko 4. mailako ikasleek aldizkari bat idatzi eta argitaratu dute emakume zientzialarien lana ikusarazteko hainbat alorretan, hala nola matematikan, astronomian, medikuntzan, biologian edo genetikan. Euren artikuluen bidez, emakume horien ekarpenak ikertu dituzte eta zientzian emakumeen presentzia handiagoa bermatzearen garrantziaz hausnartu dute.
Bestalde, Emakume Zientzialariak komikia duela bi urte 4DBHko ikaseek euskaratu zuten.
NOBEDADEAK LIBURUTEGIAN
Nerea Mendizabalen komunikazio ez bortitza praktikan jartzeko hainbat jarduera irakur ditzakegu Jirafa hizkuntza liburuan.
Biologiak eta historiak definitu gaituzten eta «gizaki» izateak zer esan nahi duen hobeto ulertzeko moduak aztertzen ditu liburu Sapiens honek.
Nada estaba bien. Rakel Canales musika irakaslea
Rakel Canalesek idatzitako narrazio liburua gomendatzen dizuegu. Hona hmen Iruneron egindako elkarrizke:
https://irunero.eus/tag/rakel-canales/
ANTZERKI TAILERRA. OTSAILETIK EKAINERA.
Astearteetan 12:50etik 13:40ra Antzerki Tailerra jarriko dugu martxan. Ondo pasatzeko tartetxo bat izango dugu, parte hartzera animatzen zaituztegu.
URTE BERRI ZORIONTSUA!!!
SARI BANAKETAK
Ostiralean ikastetxeak antolatutako txapelketen sari banaketa izan genuen: Literatur lehiaketa, Euskararen eguneko bingo eta Kahoot erronkak eta Ikastetxeko ipuin lehiaketa.
Zorionak, guztioi!!!
LITERATUR SOLASALDIA Ogia banatzailea albumaren idazlea eta ilustratzailearekin.
1DBHko zenbait ikaslek parte hartu dute Esloveniako Peter Svetina idazlea eta Jokin Mitxelena ilustratzailearekin liburutegian egindako solasaldian. Bertan ere, Oier Etxebeste Alberdania argitaletxearen arduraduna egon da gurekin.
Aurretik liburuaren irakurketa eta lanketa egin ondoren, istorioa, marrazkiak, bizitza, lagunak... izan ditugu hizketa gai.
EUSKARAOKEA azaroaren 29an eta abenduaren 3an
EUSKARAREN ASTEA TALAIAN
Liburutegian Euskaraokea antolatu dugu.
Zatoz kantuan!
NOLA IRAKURZALETU IKASLEAK?
Talaia ikastetxeak irakurzaletasuna sustatzeko asmoz parte hartuko du Alberdania argitaletxeak eskoletan antolatutako Joko Ona Denontzat irakurketa- lehiaketan.
AZAROAK 25: Emakumeen aurkako indarkeriarik ez!
Liburutegiko ikasleek maitasuna eta tratu onak aldarrikatu dituzte.
AZAROAK 25
Maitasuna eta berdintasuna liburutegian.
Urria eta abenduko Irakur lagunak taldearen agenda.
Urria abendu bitarteko agenda.
URRIAK 7
Irakur lagunak bilduko gara Victor Bellmont idazle eta ilustratzailearen Non begia, han egia lana irakurtzeko eta horri buruz solasteko.
GAU BELTZA
Liburutegian beldurrezko misterioez eta kalabaza bizkotxaz gozatuko dugu eguna.
Beldurrezko enigmak asmatzen bizkotxa jan bitartean.
Enigma guztiak argitu dituzte. Zorionak!
URRIAK 24: LIBURUTEGIEN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur liburutegien eguna ospatzeko The library filma ikusi ondoren, liburu bat erosteko bonoa banatu dugu. Irabazlea Valery Martinez izan da.
Zorionak!!!!
Jolas-garaian Jason LaMotten “Liburutegia” film laburra ikusiko dugu. Ondoren, etorritakoen artean liburu baten zozketa egingo da.
TALAIAKO IRAKUR-LAGUNAK
TALAIAKO IRAKUR- LAGUNAK
Aurten iaz sortutako liburutegiko taldetxoari jarraipena emango diogu. Bertan egingo diren dekorazio lanetan, tailerretan edota bestelako ekintzetan parte hartzen segituko duena.
Ikasle berriak ere behar ditugu, beraz, liburutegira hurbildu eta komentatu!!!
Hilabetean behin taldetxoa elkartuko album ilustratu baten lanketa egiteko. Lana gero irakurle txokoetan jarriko da ikusgai. Lehen liburuaren lanketa Victor Bellmonten Non begia, han egia aztertuko dugu. Data zehaztu gabe dago baina azaroaren hasiera aldera izango da.
BAT HARTU ETA BESTE BAT UTZI!
Liburutegian hasiko gara eta ondo bidean eskolako beste zenbait txokotara zabaldu daiteke jarduera. Liburutegian liburuz betetako saski bat jarri dugu. Ikasleak liburu bat hartu eta beste bat utziko du trukean beste norbaitek irakur dezan. Horrela, liburuari beste bizitza bat emango diogu.
IRAKURLE TXOKOA
IRAKURLE TXOKOA
DBHko bi eraikinetan tabloi bana jarri da liburutegiko informazioa, ikasleen lanak…jartzeko. Poliki-poliki hornituz joango gara.
EUSKADI LITERATURA SARIA 2024 gurean
Euskadi Literatura saria 2024
Harkaitz Canoren Mundua pitzatuta dago baina hementxe gabiltza oinez liburuak jaso du Euskadi Literatura Saria.
Nahi duzunean etorri eta irakur ezazu.
Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak.
Urte asko geroago, orain idazlea den alaba, liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko.
1.ebaluazioko irakurgaiak liburutegian ditugu. Zatoz eta maileguan hartu!
Gaztelerazko eta euskarazko irakasgaietan irakurri beharreko liburuak hementxe ditugu:
1.DBH: Eireren egunerokoa eta El asesinato de la profesora de lengua.
2DBH: Lima, Limoiondoaren loreak eta Tester.
3DBH: Surflaria, Artxipielagoa, Sua komikiak (aukeran) eta Finis Mundi.
4DBH: Hormak, Ilargiaren alaba, Gezurren basoa, Munduari bira eman zion ontzia (aukeran) eta Desconocidos eta Rebelión en la granja ( aukeran).
1Batxi: Bost ahizpa eta Leer la vida.
2Batxi: Kolosala izango da eta
Ikasturteari hasiera emateko apaintze-lanetan hasi gara.
MUNDUKO LITERATURA LIBURUTEGIAN
Literatura Unibertsaleko ikasleek egindako lanak liburutegian jarri ditugu ikusgai. Munduko zenbait idazleren informazioa infografietan bildu dute. Horien artean, Brönte ahizpak, Annie Ernaux, Jane Austen, Virginia Woolf...
Zatoz eta ikusi!
Meditazio-tailerrak
Eguerdiko tartetxoari agur esateko meditazio-tailerrak antolatu dituzgu astean zehar. Bertan denetariko jarduera lasaigarriak egin ditugu.
MAIATZAK 17- Homofobiaren. lesbofobiaren eta transfobiaren kontrako eguna
LGTBI+ taldea gogoan koloredun liburuz jantzi dugu liburutegia.
Liburuaren Nazioarteko Eguna Talaian 2024
Ikasleengandik jasotako poemekin ikastetxea apaindu dugu.
Poesia eta gailetak
Poesia eta gailetak
Poesia eta gailetak
Artisau koadernaketa. Helena Jimenez de Aberasturi
Aurreko tailerrean Ainararekin landutako poemak eta marrazkiak enkoadernatu genituen paper japoniarra erabiliz. Bikain egon ginen. Hona hemen lanaren emaitza:
Musika eta literatura ilustratua tailerra. Ikasleen alderdi artistikoa eta kultura lantzeko ezin hobea.
Ainara Axpi ilustratzailea izan genuen tailer honen gidaria. Berak oso ondo azaltzen du saioaren helburua:
¨Gure poesia eta kantuen letretan sakonduko dugu batetik, gure letrazko sortzaileen emarian barneratuz, ezagutaraziz, aztertuz. Interesgarria iruditzen zait eta ezinbestekoa. Bestalde, poesiak badu gauza oso handiak oso modu xumean adierazteko modu bat eta ikasleek honekin gozatzea baliotsua dela uste dut. Bertako egileak ezagutaraziko ditu tailerrak, gero norberak sakondu nahi balu, aukera izan dezan.
Bestetik, alde grafikoa landuko dugu, irudia kontatzeko baliatuz, eduki bat transmititzeko. Zerbait esateko, irudien bidez. Honek marrazketaren lanketa berezi bat eskatzen du, eduki bat transmititzeko tresna bilakatzen da marrazketa bera. Marrazkia komunikazio tresna gisa lantzean, kolpe azkar batean eduki abstraktuak eta metaforak lantzeko aukera izango dugu. Bukatzeko, Liburuxka bat sortuko dugu, taldean. Honela, ikasleen arteko batasun bat emango da, elkarlan bat .
MARTXOAK 8
Liburutegian Martxoak 8 gogoan izan dugu. Hondarribiko Emeki taldeka argitaratutako Antzina eta orain liburua oinarritzat hartuta Hondarribiko emakumeak omendu ditugu. Zuetaz harro eta zuei esker, izan gara, bagara eta izango gara!!
IÑAUTERIAK
Lurra lozorrotik esna ezazue!
Ipuin tailerra. Lur Korta.
Ederto pasa dugu! Ikasleen hainbat istoriorekin gozatu dugu!
Liburutegiko tailerrak martxan daude!
Liburutegiaren Marrazki Lehiaketaren irabazlea 3DBHko Chaiara Alonso dugu.
Chiara Alonsok irabazi du Liburutegiaren Marrazki lehiaketa. Diseinuaren originaltasuna eta sormena nabaritu ditu epai mahaiak.
Zorionak, Chiara!
Eskerrik asko!
Liburutegiak leloa badu, orain marrazkia jarriko diogu!
Liburutegiko leloari orain marrazkia jarriko diogu. Informazio gehiago nahi naduzu zatoz liburutegira.
Parte hartu!!!
Eta azaroko Gure Zopa txapelketaren irabazlea ...NAIALE!!!!! ZORIONAK!!!!
Pier Loti, Ramuncho, eta kontrabandoa gurean Rosa Arbururen eskutik.
2DBHko ikasleek parte hatu zuten proiektuan. Hasiera batean, Rosa Arburuak, kontrabando gaian adituak, ikasleekin gai horren inguruan eta gurean izandako garratziaz azpimarratu zuen. Ondoren, ikasleekin solasaldi interesgarria izan zuen.
Bukatzeko, Hondarribiko Udal liburutegian beste ikastetxeekin elkartu ziren guztien iritziak partekatzeko asmoz.
Talaiako Euskaren Astean antolatutako Mikroipuinen lehiaketaren sari banaketa egin dugu liburutegian.
1C-ko Irati Gonzalezek idatzitako Euskara mikroipuina saritu dugu gaur.
Ipuin irabazlea eta sailkatutakoak Gure idazle gazteak ataleak irakurri ahal izango ditugu.
Euskaokea liburutegian
Gure ikasleak liburutegian lasaitasunean ikasten eta irakurtzen. Kanpoan hotz eta barruan goxo.
ORIGAMI TAILERRA
Irakasleak: 1DBHko Eneko Alvarez eta Markel Tife
Poema hautaketa ( Literatura Unibertsaleko ikasleak)
Literatura Unibertsaleko ikasleek egindako poema aukeraketa jarri du liburutegiko ikasle-arduradun taldeak.
Miren Agur Meabe, Joxean Artze, Ekhiñe Eizagirre, Josu goikoetxea, Amaia Iturbide eta beste hainbat idazleren poemak irakur ditzakegu.
Zatoz eta gozatu !
UDAZKEN KOLORETAN
Ongi etorri, udazkena!
Booktrailer lehiaketako irabazleak
Limoiondoaren loreak
El sótano
Klasikoak liburutegian!
Gaztelera eta Latineko irakaslea
- Duela gutxi opari batekin etorri zinen gurera, klasiko liburu sorta handi batekin. Honi esker, klasikoen atal berria daukagu liburutegian. Zer balio izan dezake gaur egun ikasle batentzat irakurgai klasiko batek?
Idoia: - Alde batetik ikasle askorentzat lehengo gerturatze bat izan daiteke mundu klasikora, askok ez dakite zer dagoen KLASIKOAK hitzaren atzean: kirol hizkuntzan erabiltzen diren esapideak (can cerbero, ariete.... ) hitzen etimologia (hiztegietan kontsulta daitezke); bideo jokoetako pertsonaiek izen edo ezaugarri klasiko asko dituzte baita marrazki bizidunetako pertsonaiek ere.
Bestalde, batxilergora doazen ikasleek Latina, grekoa, eta mundu klasikoaren inguruko aukeraketa egiteko lagungarria izan daiteke.
- Zer autore topa ditzakegu?
Idoia: - Plauto, Sofocles.... Hiztegiak.
- Gomendio bereziren bat?
Idoia: - "Mitos griegos" (Vivens vivens) eta "Troya" (Vivens vivens).
Maialen eta Monika, Normalkuntzako arduradunekin solasaldia
Normalkuntzako arduradunekin hitz egin dugu eta hauxe azaldu digute:
- Zein da zuen egitekoa Normalkuntza alorrean?
M eta M: - Ikastetxean euskararen erabilera bultzatzea da gure helburu nagusia eta horretarako ekintza desberdinak antolatzen ditugu. Irakasle zein ikasleen euskarazaletasuna bultzatu nahi dugu; ekintza kulturalak antolatu, euskal jaiak ospatu, hizkuntzaren erabilerari garrantzia eman, etab. Hizkuntzarekiko kontzientzia indartu nahi dugu, are gehiago Hondarribiako egoera kontutan hartuta. Izan ere, historikoki herri euskalduna izan da hau baina urteek aurrera egin ahal euskararen erabilera gutxituz joan da. Mantso-mantso herriaren sustraietara bueltatu eta ea euskararen erabilera zabaldu eta normalizatzen den.
- Aurten bi lehiaketa antolatu dituzue. Hitz egiguzue hauei buruz.
M eta M: - Lehendabiziko ebaluazioan, literatura lehiaketa antolatu genuen. Urte dezente dira lehiaketa hau antolatzen dela eta normalean harrera ona izaten du. Bi kategoria desberdin banatzen ditugu; A kategoria (1, 2, 3. DBH) eta B kategoria (4.DBH eta batxilergoa). Guk baldintza konkretu batzuk (luzera, gaia...) ematen ditugu eta ikasleek horri buruzko narrazio bana idatzi behar dute. Ondotik, epaimahai bat egoten da eta bi kategorietako lanik hoberenak saritzen dira. Aurten sari banaketa areto nagusian egin dugu.
Baina hau ez da izan egindako lehiaketa bakarra; hirugarren ebaluazioan booktrailer lehiaketa bat egin dugu. Kasu honetan ikasleek banaka, binaka edo hirunaka parte hartzeko aukera izan dute eta sariketa bakarra izan da denentzat. Gainera, booktrailerraren oinarrian zegoen liburua edozein hizkuntzatan egoten ahal zela zehaztu genien ikasleei baina hori bai, gero trailerrak euskaraz izan behar zuen. Sei booktrailer aurkeztu dira lehiaketara, zein baino zein hobeak!
- Zer da booktrailerra?
M eta M: - Booktrailerra liburu baten trailerra da. Pelikuletako trailerren antzekoa da; istorioaren nondik norakoak kontatu behar dira spoilerrik egin gabe. Modu oso desberdinetan egin daiteke; film baten gisa irudiak grabatuz, marrazkiekin muntaia eginez, irudiak eta letrak nahasiz...
- Zer harrera izan dute lehiaketek?
M eta M: - Harrera ona izan dute. Literatura lehiaketara 12 lan aurkeztu ziren eta booktrailer lehiaketara 6. Lehiaketa hauen helburua bikoitza da. Alde batetik, idaztea zein irakurtzea gustuko duten ikasleek arnasgune txiki bat izatea nahi dugu. Garrantzitsua da ikasle hauen lana baloratzea eta idazleta prozesuari plaza txiki bat ematea. Bertze aldetik, euskal literatura sustatu nahi dugu; idazle bikain ugari ditugu eta hauen lanak erakutsi eta zabaldu nahi ditugu.
- Idaz zaletasunik ba al dute orokorrean ikasleek?
M eta M: - Badaude idazteko zaletasuna duten ikasleak baina askotan ariketa pertsonal eta pribatu bezala hartzen dute. Ikasle askok beraien barruak husteko erabiltzen dute idazketa eta hortaz, kostatu egiten zaie egiten duten hori lehiaketara aurkeztea. Hala ere, urtetik urtera gehiago dira aurrera pausoa ematen dutenak. Idazle bikainak ditugu gure artean; bultzada txiki bat baino ez dute behar beraien artelanak jendeari erakusteko!!!
Lecture en français
Professeur de français
- Raconte-nous comment avez-vous décidé d’introduire une section de lecture en français à la bibliothèque?
Miren: - Quelques semaines avant les vacances de Pâques, nous avons proposé des livres de français qu’on avait dans notre département aux élèves de 4e année. Comme les élèves ont montré beaucoup d’intérêt, nous avons décidé de les apporter à la bibliothèque.
- Comment les élèves font-ils la sélection du livre?
Miren: - Pour aider les élèves à choisir les livres, nous avons décidé de créer un Padlet qui comporte la description du livre et la note de nos élèves. Quand l’élève finit la lecture, on l’invite à flasher un code QR et à noter le livre. Cela permet de créer, petit à petit, un système de recommandations entre égaux .
- Quel est le niveau conseillé?
Miren: - Le choix dépendra de l'objectif de la lecture en question: quand la lecture vise l'amélioration de la compréhension orale, il vaut mieux que le niveau soit plutôt faible et que l'élève utilise le CD avant de vérifier la compréhension avec le texte.
- Quelles sont les idées que vous proposez pour la continuation ?
Miren: - Ce serait génial de transformer la bibliothèque en médiathèque et de proposer une section de films en français et pourquoi pas, de la musique...
- Le français est-il présent autrement dans la bibliothèque ?
Miren: - Et… oui! L'ample espace de la bibliothèque nous donne l'opportunité de faire nos cours FLE autrement. Un tour de magie et hop, voici notre ludothèque !
Les élèves de Batxilergoa ont eu l'opportunité de faire un Cluedo Vivant, par exemple.
Itziar eta Izaskun, Hezkidetza eta Bizikidetzako arduradunekin solasaldia
Hezkidetza eta Bizikidetzako arduradunak dira eta bere lanari buruz hitz egin digute.
- Zein da zuen egitekoa Hezkidetza eta Bizikidetza alorrean?
I eta I: - Bizikidetza eta hezkidetza alorrean elkarbizitzarako konpetentzia lantzea dugu helburu, hau da, ikaslea elkarbizitza positiborako eta berdintasunean hezi nahi dugu, eta beraien artean sor litezkeen gatazkak konpontzeko tresnak ere eman nahi dizkiogu. Horretarako, ikasleekin bilerak egin ditugu, kanpotik etorritako adituen hitzaldiak zein tailerrak antolatu ditugu, geletan zenbait unetan hezkidetzari buruzko lanketak gauzatu dira, filmak ikusi ditugu…
- Zer jarduera mota eramaten dituzue aurrera?
I eta I: - Internetez modu digitalean eta doan dauden zenbait lan inprimitu eta enkoadernatu ditugu liburutegian denon esku izateko. Gaur egun gure gizartean dauden askotariko gaiak lantzen dira betiere berdintasun eta aniztasun ikuspegitik jorratuak, esterako, emakumeen emigrazioa, bikoteen harremanak, indarkeria, trans edota lesbianen bizipenak…
- Ikasturte honetan “Científicas” izeneko komikia batxilergoan lantzeko proposamena ere luzatu zenuten. Zein zen honen helburua?
I eta I: - Otsailaren 11ko Emakume Zientzialariaren Nazioarteko eguna zela eta, hainbat jarduera antolatu ziren ikastetxean. Alde batetik, Fisika-Kimikako mintegiak joku bat prestatu zuen ikasle guztiekin egiteko. Bestetik, guk gure Hezkidetzako ikasle taldearen laguntzaz ikastetxea apaintzeaz gain, Científicas: pasado, presente y pasado komikia hiru hizkuntzetara ( euskarara, ingelesera eta frantsesera) itzultzea proposatu genien 4DBH eta Batxiko ikasleei. Dena den, lana bukatu gabe dago eta datorren ikasturtean lantxo honi berriz ere helduko diogu. Bukatutakoan gure liburutegian denon eskura jarriko ditugu ikasleek itzulitako komikiak.
- Gainera liburutegirako hainbat komiki proposatu dizkiguzue. Zer eduki lantzen dira eta zer modutara?
Samaldan. Samaldan edo tropelean etorritako eta etxeetan edota zaintza lanetan diharduten emakume nikaraguarren kontakizunak biltzen ditu.
Maitez minduta. Bikote harremanetan eta genero berdintasunaren inguruan hausnartzen duen lana da.
Ahlam, bizitza batekin amestuz. Libanoko emakume palestinar errefuxiatuen istorioak dira.
Opil eta muxilen binetak. Emakume lesbianen egunerokoan gertatzen diren esperientziak jasotzen dira, bai hemen , bai Latinoamerikako hainbat herrialdetan.
Gaza Amal. Gazako zerrendan emakume ausarten bizipenek Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatera hurbilduko gaituzte.
Komiki hau pandemiako itxialdian geundela orduko 2DBHko ikasleek irakurri zuten etxean.
Beste aldetik, hemengo eta hango trans emakumeen bizipenak komikian. Trans emakumeen bizi-historiak ikuspegi feminista eta positibo batetik bildu, eta ez-jakintasunaren ondorioz finkatutako estereotipoak eraitsi nahi ditu.
Seinaleak. Emakume gazteek haien bikote harremanetan eta sare sozialetan bizi duten indarkeria salatu nahi du.
Zer gertatzen da euria egiten duenean?
Liburuaren eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu ditugu.