Talaia Institutuko liburutegia martxan da berriz ere! Gure ikasleek gustuko txokoa dute jolasgarai eta eguerdian irakurtzeko, lan egiteko edo eta maileguak hartzeko.
Atal desberdinetan sailkatua dago liburutegia eta maileguei dagokienez, gure ikasleek gehien erabiltzen duten atala gazte eleberriena da, aldiz bertan irakurtzeko, komikien atalak arrakasta hundia izan ohi du!
Horretaz gain, eleberri orokorra euskaraz, gazteleraz eta ingelesez, poesia, antzerkia, bertsolaritza eta espezialitate desberdinetako jakintzagaiak aurki ditzakegu. Zatoz!
Manga liburuak frantsesez
Nobedadeak poesian
Datorren urtera arte!!
Liburutegiko nobedadeak
Nobela bereziki emakumeek maitatzeko ikasi duten moduan zentratzen da. Hala, liburu honetako protagonistak, Olgak, maitatzeko modu horrekin amaitu eta maitatzeko modu berri bat eraiki nahiko du. Maitatzen ikastea eta desikastea.
Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Ez du bizimodu arrunta izan, eta ez dira arruntak izango azken etxe hori lortzeko egingo dituen ahaleginak. Tema horretan iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilatuko dira, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan.
Ikastetxean Gorputz Hezkuntzan irakasgaian lantzen den liburu erakargarria dugu. Ez da surf liburua bakarrik, antropologia, soziolaogia, ingurumena...Idazleak kontatzen digu nola surfari esker, bere herri txikitol, Oriotin mundua ikusten duen.
Harkaitz Cano eta Isabel Herguera
Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak.Urte asko geroago, orain idazlea den alaba, liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko.
Chito eta Yri mundu apokaliptiko batean geratu dira. Beraien Kettenkrad ibilgailuan noraezean dabiltza hondamendian.
Futbol eta lagun talde honen bigarren abentura liburua dugu.
Eskolako laborategian izandako istripu handi baten ondorioz Lina plastilinazko bihurtuko da. Bere gorpuzkera berriak emandako aukerari esker, liburuan sartu eta hortik aurrera abentura mordo bat biziko ditu.
Cube arts 1. Manga euskaraz.
Batxilergoko lehen mailako ikaslea da Takuto. Halako batean, etxean jasotzen du Cube Arts izeneko jokoaren demo bertsio bat. Beta testerako aukeratua izan da, eta oso pozik dago. Errealitate birtualeko kaskoa jarri bezain laster, blokez egindako mundu amaigabe bat azaltzen da bere aurrean. Sandbox joko honetan, aukerak mugagabeak dira: mineralak bilatzea, eraikitzea, armak egitea, abeltzaintzan jardutea... baina baita borrokatzea ere. Hor bakoitzaren aukera. Euskarazko lehen manga komikia da.
Dinosaurs sanctuary 1. Manga euskaraz.
1946an irla batean dinosauro biziak aurkitu zirenetik, ugalketa programek eta edizio genetikoek narrasti galduak erabat berreskuratzea lortu zuten. Haien presentzia ikaragarriak mundu osoko jendea xarmatu zuen, baina istripu batez geroztik fokuetatik urrun gelditu dira. Halako egun batez, Suzume Suma zaintzaile gisa hasi da gainbeheran dagoen Enoshima Dinoland dinosauro parkean.
Surflaria komikia. Uxue Alberdi eta Susanna Martin ilustratzailea.
Amaiak telefono dei bat jaso du: hamar urte igaro ostean hiltzat jo dute Eki, itsasoan desagertu zen laguna eta maitalea. Haren arrastoaren atzetik abiatuko da Amaia, bizitzaren eta heriotzaren urek bat egiten duten istorio honetan.
Barraskiloek baino bat gehiago. Ane Labaka Mayoz
Sararen gurasoak banandu egin dira. Orain, protagonista egoera berrira egokitu beharko da; bere lekua topatuz eta dolua gaindituz. Kontakizun hunkigarria bezain samurra aurkituko du irakurleak.
Belarriko kilkerra. Uxue Alberdi eta Begoña Durruty ilustratzailea.
Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Min edo ditxa zirelako, gogoratzea merezi zuten. Akorduan hartu zituenak ez zituen beretzat gorde, ordea, eta, aldian-aldian, lagunen konpainia noblean, ahora ekarri izan ditu txitean-pitean.
Paradisuaren kanpoko aldeak. Bernardo Atxaga.
«Paradisuaren kanpoko aldeak» aparteko liburua dugu Bernardo Atxagaren lan zabalean, bukaera eta abiapuntu. Liburu berezia da, eta tonu, gai eta forma ugari aurkituko ditu irakurleak haren orrietan: elegia moduko narrazioaren ondoren, ekitaldi publiko bitxi batzuen azalpena; barre eragiten duen poemaren alboan, pasarte autobiografikoa; euskal literatura zaharrari buruzko mintzaldi ia ezinezko baten kontaeraren hurrean, despedidako poemak. Ugaritasunaren azpitik eta gainetik, betiko gaiak: Bizitza eta Heriotza; Beldurra eta Poza; Maitasuna eta Bakardadea.
Nerabeen garrasia. Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal.
Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi dagoen teknologia horrekin.
Urriak 31: Gau beltza liburutegian
Gau izugarri on, denoi!!
Irakurgai beldurgarriak: heriotza, mamuak, izua, gaua, misterioa...
Gure lehiaketaren irabazlea ... Iara Arregui, Zorionak!!
Ez gara liburu bera, bilatu zeurea!!
Liburutegiak zure leloa behar du I.Lehiaketaren irabazlea:
IARA ARREGUI, ZORIONAK!!!!!
Urriaren 24an, Liburutegien egunean jolas-garaian saria emango diogu. Zatoz!!
I.LEHIAKETA
LIBURUTEGIAK ZURE LELOA BEHAR DU
Gure ikastetxeko liburutegiak I.lehiaketa martxan jarri du:
Liburutegiak zure leloa behar du.
Leloak edota esaldiak irakurketarekin eta liburuen munduarekin lotura izan behar du. Era berean, liburutegiaren helburua eta nortasuna islatu ez ezik, originaltasuna eta erakargarritasuna ere baloratuko dira.
Animatu eta parte hartu!!!
2023 Euskadi LITERATURA SARIAK
Zatoz irakurtzera!
Euskarazko literatura: Arantxa Urretabizkaia, Azken Etxea (Pamiela).
Euskarazko Haur eta Gazte Literatura: Patxi Zubizarreta, Zerria (Erein).
Literatur Lanaren Ilustrazioa: Joseba Larratxe, Ni ez naiz Mikel (Elkar).
Zorionak!
LIBURUTEGIKO NOBEDADEAK
Espainian saritu berri duten Zerria eleberrian, gizatasunaren eta animaltasunaren gaineko hausnarketa sakona egiten du Zubizarretak, gazte glaziologo batek jasotzen duen notizia bat abiapuntu hartuta. Beste beste, infantizidio baten kontakizuna eginez.
IDAZLEA, MIREN AGUR MEABE eta ILUSTRATZAILEA, ANE PIKAZA
Urteak bete arren, adinez zahartu gabe, haurtzaroko ahotsei, soinuei, paisaiei antzematen jarraitzen dieten irakurleei idatzi dizkie poema hauek Miren Agur Meabek. Haize-arrosa batek gidaturiko bidaia proposatzen digu, bidean aurkezten duen paisaia oro sentimendu bihurtuz. Jolas batean bezala, poemetako bakoitzari darion musikari jarraituz, osatuko du irakurleak poema-liburu honen pentagrama.
IDAZLEA ETA ILUSTRATZILEA: CONCHA PASAMAR.
Estatu Batuetan, 1935etik 1943ra, Apalacheetako mendien parte bat liburuz bete zen. Meritua emakume-talde batena izan zen: Roosevelt presidentearen gobernuak kontratatu zituen, liburuzain-lanak zaldi gainean egin zitzaten. Elurretan, euritan edo eguzki kiskalgarri baten azpian, zelaren gainera igo, eta nekaezin jardun zuten herrixkarik eta etxolarik urrunenetara bidean.
IRAKURGAIAK (1. ebaluazioa)
ARAUDIA ETA ORDUTEGIA
Liburuzaina
Euskarako irakaslea