Hona hemen gure institutuko ikasleen idazlanak
DBH3
Izenburua: Reina bruja
Laburpena: Bere ama sorginen erregina zela eta ondorioz bera ere sorgina dela jakiten duen neska baten istorioa kontatzen du.
- Nolatan bururatu zitzaizuen elkarrekin liburu bat idaztea?
Sara: - Ideia niri bururatu zitzaidan, baina Racheli ideiak antolatzeko laguntza eskatu nionean, elkarrekin idaztea erabaki genuen.
Rachel: - Gainera, antzeko gustuak ditugu eta oso ongi moldatzen gara elkarrekin!
BATXI2
Izenburua: Izarren distira
Literatura lehiaketa B 1. saria
- Idazten jarraitzeko asmorik ba al duzu?
Uxue: - Ba bai, idazten jarraitzeko asmoa daukat. Txikitatik nire irudimenak idaztera bultzatu nau eta oraindik idazteko gogo horiek nire barnean gordetzen ditut. Esan beharra daukat idazmenak eta irakurmenak nire etorkizunean jokatuko duen papera ez daukadala oso argi oraindik, baina, argi daukat pertsonalki edo profesionalki aurrera aterako dudala, nire sentipenak azaltzeko modu bakarra delako.
DBH3
Izenburua: Errudun
Literatura lehiaketa A 1. saria
Laburpena: Oso errudun sentitzen den sendagile baten istorioa kontatzen du
- Nondik datorkizu idaz zaletasuna?
Sara - Txikitatik gustatu izan zait irakurtzea, gainera, nire ahizpak beti kontatzen zizkidan berak asmatutako ipuinak ilustratuta eta asko erakartzen ninduen.