Liburutegira ikasle asko etortzen dira eta beraiei esker gauza asko deskubritzen ditugu.
Marrazkilaria
Nahia (DBH2) egunero etortzen da liburutegira, normalean, bai jolasgarai bai eguerdian eta maiz marrazten aritzen da bere koadernoan.
- Noiz hasi zinen marrazten?
Naia - Txikitatik hasi nintzen marrazten, baina klaseak hartzen duela bi urte.
- Zeri buruzko marrazkiak egiten dituzu?
Naia - Homestuck izeneko webkomiki bateko pertsonaienak.
- Zergatik?
Naia - Diseinuak eta komikia bera gustatzen zaizkidalako.
- Etorkizunean sormenarekin zerikusia duen ikasketaren bat egin nahiko zenuke?
Naia - Bai, batxilergo artistikoa egitea daukat buruan.
Manga irakurleak
Jon, Unai eta Elmer DBH1eko hiru lagun dira eta egunero ditugu gure artean. Liburutegiko atea zeharkatu bezain laister, agurtu ondoren galdera hau egiten dute: “Mobila komiki bat irakurtzeko erabil dezaket?” eta jarraian atzeko besaulki eroso horietako batean eseri eta irakurtzeari ekiten diote. Beraiei buruz zerbait gehiago jakin nahian, galdera batzuk egin dizkiegu.
- Zer eskaintzen dizue liburutegiak?
J, U eta E: - Erosotasuna eta lasaitasuna deskonektatzeko.
- Zer irakurtzen duzue?
J, U eta E: - Manga, japoniar komikiak.
- Nola izena dute erabiltzen dituzuen aplikazioek?
J, U eta E: - Lectortmo, Inmanga, Kindle, Anzmangashd.