2012-2013 Ikasturteko Lasarte-Oriako saioak
1. saioa 2012ko urriaren 11a
Guztien aurkezpena egin dugu.
https://sites.google.com/site/problemakbh/ helbidea eta https://sites.google.com/site/problemaklh aurkeztu dira.
Problemaren ebazpenen estrategiak lantzen dituzten fotokopia batzuk banatu ditugu.
Mintegikideei eskatu zaie zer landu nahi duten konkretuki mintegian eta datak adostu ditugu:
Problemen ebapenean sakondu: estrategien adibideak ikusi eta problema desberdinetan landu.
Proiektu-metodoa landu: Bidai matematikoen agentzia https://sites.google.com/site/viajaruniendonuestrospueblos/ edota Erleak eta zenbakiak http://prezi.com/r1pc_zztyqma/erleak-eta-zenbakiak/...
Bizitzarako matematika: etxeko ekonomi kudeaketarako, matematika gizartea ezagutzeko, matematika ingurunea ezagutzeko...
Matematika eta IKTak: 10 tresna matematiko 2.0 https://sites.google.com/site/mateguay/mate10tresna (Eskola 2.0 barnean edota orokorreran)
Libururen baten irakurketak: didaktika, historia, eleberriaren bat... El crimen de la hipotenusa, El tío Petros y la conjetura de Goldbach, Euskarak sorgindutako numeroak...
Adostu gure helburuak eta mintegiaren dinamika.
2. saioa 2012ko abenduaren 20a
3. saioa 2012ko otsailaren 21.a
4. saioa 2012ko apirilaren 25a.
2011-2012 Ikasturteko Ordiziako saioak
saioa 2011ko azaroaren 21a:
saioa 2012ko otsailaren 6a:
Egindakoari buruzko hausnarketa: gelan landutako problemak, proposamenak, beharrak...
Material manipulatiboak: kontaketak, estimazioak, ordenaketak, eraikuntzak, errepikapenak, egizu hau, egin argazkian agertzen dena... Kasu bakoitzean egokitu zure ikasleen beharretara eta idatzi edo argazki atera zure proposamenari. Bidali Xabierri xabilak@gmail.com eta denon proposamenak bilduko ditugu.
Estimazioa eta neurketa. Errorea (handia, txikia, zenbatekoa?): kontaketa, distantzia (zapatila... zenbat neurtzen du? Ze zenbakitakoa da?), bolumena (zenbat litro kabitzen dira, edo cl, edo ml, edo kl, hiori zer da?)
Sailkapenak (erizpide desberdinen arabera, bloke logikoak...): handia-txikia, koloreka, gora-behera, baruan-kanpoan, kanpo-forma, materiala... bi tasldeetan izan beharrean hirutan, lautan (koadranteak)...
Kubitotxoak erabiliz batek eraikuntza bat egin eta besteak ala besteek errepikatu dezatela (presarik gabe ala zeinek lehenego) ala zenbat kubitotxo erabili diren bilatu. Mikel Agirregabiriaren buruhaustea: http://blog.agirregabiria.net/2011/07/acertijo-numerico.html
"4ak 4 ditu, 5ak 5 eta 6ak 6, baina 0k eta 9k 6ak adina dituzte, 1ak 2 ditu, 2ak eta 3ak, berriz, 5ak dituen adina dituzte, 7ak 3ak bezala, 8ak ditu gehien 7... zeer da ba?"
"Si 4 tiene 4, 5 tiene 5 y 6 tiene 6, pero el 0 y el 9 tienen como el 6, 1 tiene 2, los números 2 y 3 tienen como el 5, el 7 sólo tiene 3, el 8 tiene 7 (el que más),... ¿de qué se trata?"
Sekuentziak, pautak...
Kubo-eraiketak errepikatu ordenadorearekin (Rekenweb): 10 urte (Rebuild) Rekenweb azalpena
Balantzak: ordenagailuarekin Algebra (6–8), Algebra (9–12) balantza fisiko batekin ere izan zitekeen (bolak).
Hiru txanpon dituzu eta horietako bat desberdin. Pisuladi batekin jakin al dezakezu zein den?
Hiru txanpon dituzu eta horietako bat arinagoa. Pisuladi batekin jakin al dezakezu zein den?
Sitearen atalak azaldu eta aukera desberdinak gainbegiratu...
saioa 2012ko ekainaren 4a:
Poliedroak (txikiak, mahaigainekoak) Irudiak
Geometria konstrukzioak: Omnipoliedroa Geogebrarekin Bideoa azaltzen eraiketa, Descargar la guía didáctica (5 Mb)
Paperezko kalidozikloak: deskribapena, liburuaren erreferentzia, bideoa, Poliedroen garapena, Morenaments programa,
Bideoak: Powers of ten (Hamarren berredurak), Matematika bideo barregarriak, Begirada matematikoa, Bilbo AtikZra,
Ariketa sortzaileak (Thatquiz, ariketa sortzailea 1 Adibidea 1, ariketa sortzailea 2 ...)
Bolumen, denbora, distantzien kalkuluak eta estimaziok:
Kanibal koadrila batek hartu preso eta euren iralara eraman zaitu.Bertako kazikeak zure itxura zarrapastrosoa ikusita, burua salbatzeko aukera bat emango dizu: 7 eta 4 minutuko hondar-erloju bana erabiliz 9 minutu neurtu behar dituzu. Lortzen baldin baduzu... puerta, baina, lortzen ez baduzu... lapikora! Adi, denbora haste da neurtzen... ya!
Ilargiarena: Paper batek 1 mm.ko lodiera du. Behin doblatuz 2 mm, 2.doblean 4mm... lortuko bagenu, zenbat aldiz doblatu beharko genuke lodierak ilargiranoko distantzia baina handiago izateko (Oharra: ilarginarainoko distantzia 384.000 km dira)Kalkulutan hasi aurretik bota bakoitza kopuru bat (estimazioa) eta ondoren, beharra ikusiz gero, kalkuluekin hasi.
Urtegi batek kono erdiaren forma du eta paretaren neurriak 75 m.tako sakonera eta 400 m.tako zabalerakoak dira. Estimatu bere kapazidadea:
Botileenak:
Nola lortu ditzakegu 4 litro baldin eta 5 eta 3 litrotako botila bana eta nahi adina ura badugu?
Nola lortu ditzakegu 6 litro baldin eta 7 eta 5 litrotako botila bana eta nahi adina ura badugu?