Info

Curriculum eta matematikaren didaktika hobetzeko sortutako erreflesio guztietan, garrantzirik handieneko baliabidetzat jotzen da problemen ebazpena. Problemak ebazten, bizitzan zehar aurrez-aurre begiratu beharko dituzten egoera problematikoei aurre egiteko abileziak landuko dituzte ikasleek, eta prozesu horretan egindako ibilbideak eta landutako estrategiak eskolako arlo guztietara eta bizitza arrunteko egoera desberdinetara eraman ahal izango dituzte. Hezkuntzan, gero eta argiago badago ikasi "egiten" ikasten dela, problemen ebazpenen eremuan, bide hori nahi eta nahiezkoa dela esango genuke. Problemak ebazten, problemak ebazten ikasten da. Ebazpen prozesua aztertu egin badaiteke ere, prozesu hori jorratuko dugu problemak ebazten: adibideak jarriz, zailtasuna mailakatuz, estrategia desberdinak landuz... baina beti ere, jardunean, problemak ebazten, alegia. Hain garrantzitsua den matematikaren dimentsio hau lantzeko prestatuta daude site honetan ageri diren baliabideak. Ebazpen prozesuan, alderdi teorikoak eta estrategien adibideak ikus daitezke, eta ondoren, problemak lortzeko aukera komentatuak. Baliabideak Zonako Berritzegune (Lasarte-Oria) baten mintegirako bildu badira ere, autoikaskuntzarako ere pentsatuta daude. Beste erabilera bat litzateke Eskola bateko partaideen prestakuntzarako laguntza izatea. Edozein kasutan, Problemen ebazpena euskaraz lantzeko sarean aurkitu daitezken baliabideen aukeraketa duzu oinarrian, gazteleraz eta ingelesez dauden baliabide erabilgarriekin osatua.