Gida didaktikoa

IRAKASLEENTZAKO ORIENTABIDEAK

IKAS-UNITATEA: I LOVE ATOM

DBHko 2.MAILA (3. mailarako osotu behar da)

ORIENTABIDE OROKORRAK

Ikas -unitate honek prestatuta zegoen DBH 2 mailako LOE-kurrikuluma betetzeko. LOMCE-rekin, gaia DBHko 3.mailan ematen da orain, beraz, egokitzapenak eta aldaketak jaso behar izango lirateke, batez ere Taula periodikoaren edukiak. Hala eta guztiz, eduki gehienak baliogarriak dira.

Ikas-sekuentzia klasiko baten eskema ez du jarraitzen, baizik eta lau sekuentziatan banatzen da, bakoitza ATAZA bat izanik, ikasleak informazioa bilatzeaz gain, zeozer ekoizteko erabiltzen du. Halako antolakuntzak ataza soilik lantzea ere baimentzen du, irakasleak ikasgelera errezagoa moldatzeko.

Lan honek atazen adibideak eskeintzea du helburua, hain zuzen ere. Batez ere aurkezten den bezalako gai deskriptibo hauetan, lan esperimentala garatzeko sailak, baina bai beste ikerketa mota, informazio zientifikoaren bilaketa eta tratamendua aplikatzeko baliogarriak.

PROGRAMAZIOAREN OINARRIAK ETA GAITASUNAK

Natur Zientzietako curriculuma oinarrizko gaitasunak lantzeko egituratuta dagoela eta beren garapenaren gakoa gelako metodologian kokatzen dela kontutan harturik, ondorengo estrategia metodologikoak proposatzen ditut ikaslea bera bere ikaskuntza- prozesuaren protagonista izateko:

  • Ikas-jarduerak ATAZA bat egiteari begira daude. Era honetan informazioaren tratamendu osoa garatzen da, hau da, ikasleak ikertzen du, informazioa bilatzen, analizatzen, formato desberdinetan antolatzen eta komunikatzen du, ekoizpenak burutzen ditu, eztabaidatzen da, bere lana baloratzen du...Atazak apropos aukeratuta daude ere adimen eta ikasteko modu desberdinak lantzeko.
  • Lana TALDE KOOPERATIBOETAN egiteko planifikatuta dago. Elkarlanean aritzen denean, ikasleek informazioa elkartrukatzen dute, besteek laguntze dituzte, iritzi desberdinak entzuten eta errespetatzen ikasten du, akordioetara heldu behar du, konpromesuak hartzen ditu...gatazkak irtenbideratzen dira, komunikazioa efektibagoa eta ulergarriagoa da...
  • IKASKUNTZA AUTOERREGULATZEKO TEKNIKAK proposatzen dira ikasleak ikas-egunerokoa, autoebaluazioak, koebaluazioak eta ikas-kontratuak erabiltzen ditu, bere ikaskuntzaz jabetzeko, bere buruaren hausnarketa egiteko eta, azken finean, ikasten ikasteko. Ikas-egunerokoa ataza bakoitzean berrikusten da, baina saio kopuru zehatz batean amatatzean ere egin daiteke.
  • Irakasleak ebaluazioa ERRUBRIKEN BIDEZ egiten du. Tresna hauetan ebaluazio irizpideak eta indikatzaileak guztiz zehaztatuta geratzen dira. Gainera ikasleek edonoiz ezagutzen dituzte eta zein izango den ebaluazio mota ere bai. Oinarrizko errubrikak proposatzen dira, ebaluatzen den edukia aldakorra izan daiteke, baina ez ebaluazio-formatoa.
  • Jardueretan LAGUNTZAK ematen dira, beti orientabideak edo adibideak ematen dira eta beti ere, birpasoa egiteko eta haunditzeko jarduerak eskeintzen dira.
  • IKTeknologiak erabiltzen dira bai informazio bilatzeko, bai tratatzeko, baliabide multimedia aprobetxatuz. Era berean jarduera guztiak modu digitalean garatzeko aukera ematen da. Sortzen den dokumentazio guztia (txostenak, lanak, ekoizpenak...) toki digital komun berean izatea komenigarria izango litzateke. Hala eta guztiz, ikas unitatea Interneta erabili gabe ere lan egin dezakegu, Web-iturriak informazio idatziekin ordezkatuz edo, testu liburutik hartuz.

Estrategia hauen nahasketak gaitasun gehienak era egokian lan egitea sortarazten du: zientifikoa, informazio-trataera, digitaltasuna, hizkuntz gaiatsuna, gizakoa eta hiritartasuna, autonomia pertsonala, ikasten ikastea eta, neurri gutxitan, artistikoa eta matematikoa.

ATAZAK:

  • Atomoak eraikitzen (atomoaren egitura)
  • Atomoaren historia (eredu atomikoak)
  • Ordenatu, mesedez ( elementu kimikoak eta taula periodikoa)
  • Kontaketa erradioaktiboak ( erradioaktibitatearen erabilerak)

XEDE NAGUSIAK

ikas unitatea bideratzen duten xedeak dira. Irakasleak ikasturtean zehar, programazio osoan garatzen dituen ideiak, gaiaren arabera sakontasun desberdinarekin.

  • Zientziari ikertzea dagokio (metodo zientifikoa, proiektuak, informazioa-tratera)
  • Gaur egun taldean ikertzen da ( Elkarlana eta norbanako ardura)
  • Teoria baten atzean eta aurrean historia bat dago ( Zientziaren historia, Zientzia giza-aktibitatea)
  • Zientzia gure eguneroko bizitzan dago ( zientzia hurbila, gaur egungo gai zientifikoak)
  • Zientziari buruz jakiteak hiritar prestatuagoak eta kritikoagoak bultzatzen gaitu ( alfabetizazio zientifikoa)
  • Ikasten duguna kontrolatzeak hobetzen laguntzen gaitu ( ikaskuntzaren autoerregulazioa)

HELBURUAK / EDUKIAK / EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

METODOLOGIA

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA EBALUAZIOA

X: kalifikazioarako ebaluazioa. Irakasleak egindako oharrak edo behaketekin osotuko da eta ikasle batzuek egin ditzaketen handitze-lanekin. Nota bakoitzaren % azken kalifikazioan irakaslearen erabakia da eta irizpideekin bat egon behar da.

O: Norberako ebaluazioa. Ikastearen erregulatzeko balio du.

G: Taldearen funtzionamenduaren ebaluazioa

E: kanpoko ebaluazioa