"Sagar bat handituko bagenu lurraren tamainua izan arte, beren atomoak sagarraren benetako tanainuakoak izango lirateke". Richard Feyman
JARDUERAK:
1. JARDUERA: KONTZEPTU-MAPA NOLA: talde finkoak DENBORA: 30 minutu
Hurrengo txarteletan adierazten diren kontzeptuak ordenatu eta haien artean harremanak aurkitu behar dituzue. Taldekideen artean eta A3 tamainuko horma-irudi batean, kartak lotuko dituzue gezien, esaldien, hitzen edo marrakien bidez, errotulkiak erabiliz. Bukatu eta gero, hormairudia ikasgelako hormetan kokatuko da.
2. JARDUERA: ATOMOAK ERAIKITZEN NOLA: talde finkoak DENBORA: 60 minutu + etxeko lana
Orain atomoaren informazioa Interneten bilatuko dugu. Hasteko, Cantinflasen bideoa ikusi eta beren atomoari buruzko azalpenak entzungo ditugu.
Azalpen pizka bat korapilatsua, ez da? Lagunduko duzue?
Materiaren oinarrizko partikula ikertuko duzue: atomoa. Informazioa ondorengo Interneteko web-helbideetan dago. Zuen lana informazioa bilatzea eta testu-txosten batean antolatzea izango da. Txostenaren eskeman hurrengoa jarri behar dugu:
Bukatu duzuenean, txostena koadernoan edo dokumentu digital batean gordetuko duzue. Zuen irakasleak errubrika honen bidez ebaluatuko du
Hurrengo esteketan, ariketa gehiago sakontzeko:
3. JARDUERA: ATOMOARI BURUZKO LANA NOLA: nork berea DENBORA: 60 minutu
Hartutako informazioarekin bakoitzak lan bat prestatuko du. Hurrengo proposamen artean bat aukeratu ahal duzu:
4. JARDUERA: NIRE LANA AURKEZTEN DUT NOLA: Nork berea / taldea DENBORA: 60 minutu
Orain eta minutu batzuetan , bakoitzak bere lana aurkeztuko du taldearen aurrean. Talde bakoitzak, bere aburuz, onena dena aukeratuko du: idazlana, komikia eta rapa. Gero, aukeratutakoek klase osoari aurkeztuko diote. Dena bukatuta egon eta gero, eman irakasleari lan guztiak. Berak 2. errubrika erabiliz balorazioa egingo du.
Etena egiteko ordua heldu da. Orain arte ikasi duzunari buruz pentsatu behar duzu. Erabili zure ikas-egunerokoa.
GEHIAGO NAHI?