03. Ordenatu, mesedez

“Mundua zientziaz, egiaz, industriaz, senidetasunez, Naturarekiko laguntasunez beteko duen garaia helduko da” Dmitri Mendeléyev

IKAS-JARDUERAK:

7. Ordena Kimikan

8. Elementuen karta-sorta

9. Erakusketa periodikoa

10. Datuen analisia

7. JARDUERA: ORDENA KIMIKAN Nola: talde finkoa Denbora: 60 minutu

Ziur taula periodikoa ezagutzen duzuen, Kimikako ikurra ezagunetariko bat delako. Baina, zergatik forma berezi hau? Sakontasunean ikasiko dugu. Taula periodikoari buruzko ikerketa egingo duzue

Informazioa ondorengo galdesortari jarraituz antolatu:

1. Zein da Taula Periodikoaren definizioa?

2. Elemento bakoitzak bere tokia du Taulan. Zeren arabera?

3. Zergatik esaten da Taula Periodikoa "Kimikaren bihotza" dela?

4. Zergatik izan zen beharrezkoa elementuak ordenatzea?

5. Zenbat errenkada eta zutabeak daude? Nola deitzen dira?

6. Nor jotzen da taula periodikoaren "aurkitzailea"?

7. Lantanidoak eta aktinidoak zer dira?

8. Izendatu bi trantsizio-metal, bi elementu alkalino, bi halogeno, bi gas noble, bi ez metal

Bukatu eta gero, gorde galdesorta. Irakasleak 1. errubrikarekin ebaluatuko du

8. JARDUERA: ELEMENTUEN KARTA-SORTA Nola: talde finkoa Denbora: 60 minutu

Orain taula periodikoaren antolakuntza hobeto ezagutzen dugunez, jolastera goaz!

Hurrengo taula periodikoak A3 tamainuko fotokopia batean haunditzen ditugu. Elementuak kartak izango balira bezala, "laukitxoetan", mozten ditugu. Karta-sorta ondo nahastu eta taldekideen artean banatu. Taula hutsa jokoaren mahaia izango da.

Segituan berreraikitzen saituko gara. Ikasle bakoitzak karta bat kokatzen joango da, txandaka. Kokatzerakoan, besteei zein den eta zeintzuk diren bere ezaugarri nagusiak komentatuko dizkie.

H edo He izanez gero (soilik dauden elementu bakarrak) , jokoa hasiko du pertsona horrek. Hurrengoa edo hurbilagoa den zenbaki atomikoko karta duenak jarraituko du. Txanda heltzen bazaio eta jartzeko elementurik ez badu "paso" egingo du.

Irabazlea: denbora gutxien taula beteko duen taldea

9. JARDUERA: ERAKUSKETA PERIODIKOA Nola: talde finkoa Denbora: 120 minutu

Kimika gugandik oso hurbil dago. Demostratzeko, 12 eguneroko elementuen erakusketa montatuko duzue. Talde bakoitza 3 elementuz arduratuko da eta beren ezaugarri nagusiekin fitxa batean (ikusi eredua), A3 tamainukoa, beteko du. Bestalde, gure ingurunean dauden elementu horietako 2 materiala ekarriko ditu: objetuak, elikagaiak, botikak, garbigarriak...edota argazkiren bat beren industria-erabilerekin.

Erakusketa ikastetxeko pasabidean edo sarreran jar daiteke, aste osoko atsedenaldietan bisitatu ahal izateko moduan. Bisitariek balorazio-galdesorta txiki bat beteko dute, gero, emaitzekin, estatistika bat egiteko. Aurrera!

Elementuak: K, Mg, Ca, Fe, Cu, Al, C, Si, Pb, S, F, Na ( gaineratu zure gustoko beste elementu bat, nahi baduzue)

Elementuen erabilera eta Informazioa biltzeko, bere izena bilatzaile batean klikatzerakoan nahiko (Google). Informazio ugari duten beste Weborri batzuk:

FITXAREN EREDUA

Erakusketarako galdesortaren adibidea:

  • Erakusketa gustatu zaizu? Baloratu 1etik 10era
  • Zeozer ikasi duzu? Bai / Ez
  • Zer da gehien gustatu zaizuna?
  • Zer hobetuko zenuke?
  • Mesedez, ideiak eman hurrengo erakusketa baterako

10.JARDUERA: DATUEN ANALISIA Nola: talde finkoa Denbora: 60 minutu

Behin erakusketa bukaturik, gure lanaren balorazioa aztertuko dugu. Galdesorta bildu eta taldeetan banatu modu orekatuan. Talde bakoitzak, adibidez, kurtso desberdinetako iritsiak bildu ahal ditu. Irakasle eta familien ebaluazioak ere banatuko dituzue. Emaitzak taula batean deskargatu eta gero, analisia egin behar da ondorioak ateratzeko. Amaitu duzuenean, talde bakoitzeko lana komunean jarri eta klase osoko eztabaida sortaraziko duzue hurrengo erakusketak hobeto antolatzeko balio izango zaizuelako. Datu guztiak txosten batean bildu eta Zuzendaritzari eraman. Emaitzak grafika edo diagrama batean ere irudikatu ahal dituzue.

Ataza bukaturik, erabili zure ikas-egunerokoa

GEHIAGO NAHI?