"Aurreko belaunaldien alde, gureak desberdintasun nabarmena badu: guk geure atomoak ikusi ditugu". Clarence Darrow
IKAS-JARDUERAK:
5. Curriculum vitae
6. Dramatizazioa
5. JARDUERA: CURRICULUM VITAE Nola: talde finkoak Denbora: 30 minutu eta etxerako lana
Atomoak oso tamainu txikia du. Pentsazazu ur tanta bakar batean 1.000 trilloi atomo sartzen direla. Horregatik, Historian zehar, Zientziak bere egitura ezagutzeko metodo ez zuzenak erabili behar izan ditu, garai bakoitzean eredu atomiko desberdinak egon dira baita bat baino interpretazio gehiago ere. Ikusi eskalako hidrogeno- atomoaren eredua
Ondorengo argazkia oso famatua da, zientzialari Nobel saridun pilo agertzen direlako: Solvay Hitzaldia
Zientzialaria izan nahi duzu? Lehendabiziz, 3 talde eratu behar dituzue
1. Taldea: Dalton
2.Taldea: Thomson
3.Taldea: Rutherford
Talde bakoitzak dagokion zientzialariari buruzko informazioa ( bai bere biografia, bai bere eredu atomikoa) bilatuko du ondorengo Web-orrietan. Informazioarekin, pertsonaiaren paperean harturik, zuen CURRICULUM VITAE garatuko duzue aurkezpena egiteko eta beste zientzilarien aurrean zuen teoria defendatzeko.
Curriculumak hurrengo atalak izango ditu:
Informazioa testu-dokumento batean idatzi eta taldekide bakoitzari kopia bat egin
6.JARDUERA: DRAMATIZAZIOA Nola: puzzle-taldeak Denbora: 60 minutu
Ikas-jarduera honetan zientzialarien papera hartuko dugu...baita aktore eta aktoresenarenak ere.
Orain taldeak berrantolatuko dituzue, talde berrietan zientzialari guztiak egoteko moduan. Jarraituan, txandakatuz, nork bere aztertutako pertsonaiaren CURRICULUMAz hitz egingo die taldekideei 10-15 minututan, bere eredua atomikoaren defentsa eginez. Bitartean, gainerakoek ebaluatuko zaituztete 3. erubrikaren bitartez. Jarduera behin bukatuta, guztion artean bakoitzaren bataz besteko balorazioa egingo duzue zuen irakasleari emateko.
GEHIAHO NAHI?