Ikasle etorkinak agertu baino lehen zer egin daiteke ikastetxean?

Azken bolada honetan, irakasleok eskola inklusiboaren diskurtsoa gero eta sartuago daukagu. Horrek esan nahi du ikastetxeek ikasleen eta haien familien partehartzeko eta ikasteko oztopoen kontra aritu behar dutela. Beste aldetik, bistan dago gure gizartea multikulturala dela eta XXI. mendeko biztanleek gizarte anitz batean bizitzeko prestatuta izan behar dutela. Beraz, ikastetxeek kulturartekotasun ikuspuntu bultzatu beharko lukete, nahiz eta ikasle etorkin kopuru txiki edo handia izan.

Egoera honetatik ikastetxeek bi galdera egin ditzakete: Ikastetxea kulturartekotasunarekiko sentsibilizatuta omen dago? eta antolamenduaren aldetik, ikastetxea prest dago edozein momentutan ikasle etorkinak jasotzeko?

Hasierako galderari erantzuteko kontuan har daiteke badaudela modu asko kulturartekotasun ikuspuntua sartzeko ikastetxe batean. Eredu moduan hona hemen estrategia eta baliabide batzuk:

    • Irakasleekin eta familiekin: zenbait ikastetxetan prestakuntzarako tertulia dialogikoak erabiltzen dituzte. Hona hemen gure gomendioak

1.- Actuaciones de éxito en las escuelas europeas. AAVV.

2.- La Escuela Intercultural. X. BESALÚ.

3.- ¿De dónde son los hijos de los inmigrantes? AMELIA BARQUIN

    • Ikasleekin: Ikastetxeko tutoretza planean edo arloetako garapenean zenbait jarduera txertatzea bide egokia izan daiteke. Pista onak jaso nahi izanez gero, ondokoak arakatu!

1.- Mas iguales que diferentes. F. Carbonell

2.- Desberdintasunez beteriko mundua. F. Carbonell.

3.- El Racismo qué es y cómo abordarlo. Grupo Inter.

Ikastetxeko antolamendua bideratzeko ondorengo ataletan iradokizun asko bilatuko dituzue. Dena den, gai askorekin gertatzen den moduan, arduradun bat edo talde bat zehaztatzea inportantea izango zen. Hasteko talde honek ikastetxearen egoera aztertuko luke: nola jasotzen ditugu ikasle etorkinak?, harrera planik badaukagu?, zein irizpide erabiltzen ditugu ikasleak eskolatzeko?, zein informazio mota ematen zaie tutoreei?, ...eta beste aldetik, ikastetxeak erabiliko dituen oinarrizko irizpide batzuk ere argituko ditu. Gure erkidegoko hezkuntza sitemaren hizkuntza-ereduak direla eta, ikasle etorri berriak agertzen direnean honako galdera hau mahai-gaineratzen ohi da: Zein hizkuntzetan eskolatu behar da etorri berria?

Amelia Barquineren ustez (2005) hauek dira kontuan hartu behar diren faktoreak erabaki hori hartzeko:

  • "Umearen adina. Ez da gauza bera hiru urteko ume bat eskolatzea, bederatziko bat edo hamalauko bat. Hizkuntza ikasteko modua ezberdina da. Eta eskolan egoteko eta ikasteko geratzen zaizkion urteak gehiago edo gutxiago dira.
  • Umeak izan ditzakeen ezaugarriak: adimen urritasuna, adimen handia, gortasuna, itsutasuna, autismoa...
  • Umearen behar komunikatiboak. Zein da inguruko hizkuntza? Eta umeak gurasoei laguntzeko interprete lana egin behar badu, bertako hizkuntza ez dakitelako (administrazioaren aurrean, medikuarekin...)? Eta hamabi urtetik gorako ikasleen kasuan, lehenbailehen lanean hasi nahi edo behar dutenean?
  • Familiaren inmigrazio proiektua: zenbat denborarako etorri diren (gero beren herrira itzuliko diren edo Estatuko beste lekuren batera joango diren...). Askotan, hala ere, familiaren hasierako asmoak ez dira betetzen, edo aldatu egiten dira eta uste baino denbora gehiago geratzen dira eta are betiko. Bestalde, aldi bateko langileen kasua dago, nekazaritza beharren arabera batetik bestera ibiltzen direnena.
  • Umea gaztelaniaz lehendik badakien (hegoamerikarra delako gehienetan).
  • Umeak hizkuntza erromanikorik dakien (errumaniera, portugesa, frantsesa...). Horrek gaztelania ikastea erraztuko dio. Etorri orduko gaztelania apur bat ulertu ahal izango du eta irakasleak ere, zati batean behintzat, ulertu egingo du bere hizkuntzan hitz egiten duenean.
  • Bere herrian eskolatua zegoen edo ez eta nolako ikastetxean.
  • Irakurtzen eta idazten badakien. Nolako idazketa sistema erabiltzen duen (alfabetikoa den edo ez..., alfabetoa euskarak eta gaztelaniak erabiltzen duten bera den edo ez...)."

Aurreko galderarekin batera, askotan ikasle etorri berrien kokapenaz mintzatzen da.

Ikastetxe bakoitzak zehaztu beharko ditu ikasle bakoitza zein ikasgeletan kokatu erabakitzen lagunduko duten irizpideak. Irizpideak malguak izango dira, kasuaren arabera moldatu ahal izateko. Irizpiderik garrantzitsuena adina da, sozializazioa errazago egiten baita adinkideen artean, eta gainera, antzeko adina dutenen artean portaerak ikastea eta harremanetarako hizkuntza bera ikastea ere errazagoa baita.

Beheko mailetan, ona izan daiteke ikasle berriak, lehenengo egunetan, hurbileko umeren batekin elkartzea (familiakoa edo laguna dena), eskolako martxa hartzen lagun diezaion.

Kontuan hartzekoak izango dira, halaber, ikaslearen ordura arteko eskolatzea, eskolako hizkuntzetan eta etxekoan hitz egiteko eta idazteko gaitasuna, bere garapena eta egoera familiar eta soziala.

Ikaslearen egoerak edo taldeak hala eskatzen duenean, hasierako kokalekua alda daiteke, irizpideekin bat ez badator ere.

Edozein modutara, ez da komeni ikaskideekiko adin-aldea urtebetekoa baino handiagoa izatea. (IKASLE ENTORKINENTZAT HARRERA-PLANA EGITEKO ORIENTABIDEAK)