d.- Banakako lan plana

Hizkuntza indartzeko programaren irakasleentzako jarrabideek esaten duten moduan, banakako Interbentzio plan bat izango du ikasle bakoitzak, eta Hezkuntza Ikuskaritzaren esku izango dira. Ikasle bakoitzaren egoera pertsonaletara egokituko da plana, eta alderdi hauek jaso beharko ditu:

· Ikaslearen egungo egoeraren deskribapena: datu pertsonalak; hezkuntza-ibilbidea; eremu sozio-afektiboa (izaera, trebetasunak); eremu akademikoa (eremu instrumentalak).

· Hizkuntzen eremuan landu beharreko helburuak, eta, beharrezkoa bada, sozializazio-prozesuak eta curriculumeko gainerako eremuak. Ebaluazio-prozesua adieraziko da. Curriculumaren eremu edo areatan egiten diren doiketak erreferentzia gisa hartuko dira ebaluazio-prozesuan.

· Interbentzio Plana zehaztu behar du, eta, berariaz, ikaslearen ordutegia, errefortzu-mota (ikasgelaren barruan edo hartatik kanpo…), irakasleen eta ikaslearen arteko koordinazioa eta planaren ebaluazioa.

Ikusiko duzunez ez dago eredu ofizial bat banakako plana egiteko, baina planaren oinarrizko atalak adosturik daude. Adibideak bilatu nahi baduzue, HEZKUNTZA‐INDARTZEKO BANAKAKO PLANA (HIBP) EGITEKO ORIENTABIDEAK OINARRIZKO HEZKUNTZAN / ORIENTACIONES PARA LA ELABORACIÓNDEL PLAN DE REFUERZO EDUCATIVO argitalpenarekin hasi zinatekete. Nahiz eta zentzu global batetik idatzirik egon, ikasle etorri berrien banakako plana ere egiteko baliogarria izan daiteke.

ZER DA BANAKAKO ESKU-HARTZE PLANA?

Ikaslea heldu berriarekin jarraituko den programa islatzen duen dokumentua da norbanako lan plana. Plan horren barruan zehazten dira erabaki metodologikoak, antolamenduzkoak eta curriculumekoak, azken horretan hizkuntzek lehentasuna hartzen dutelarik.

ZEINTZUK DIRA ATALAK?

A.- Ikaslearen egoera ikastetxera heltzerakoan: familiak emandako informazioarekin, eta hasierako ebaluazioan jasotako informazioarekin.

B.- Ikaslearekin lortu beharreko helburuak curriculumeko arloetan eta arlo afektibo-sozialean.

C.- Baliabideak eta Interbentzio-plana: irakasleak, laguntza-mota eta ikaslearen ordutegia.

D.- Ebaluazio prozesua bi arlotan: ikaslea ebaluatzeko irizpideak eta plana bera ebaluatzeko jarduerak.

(Iturria: Gasteizko berritzeguneko Lehen hezkuntzako HIPIen mintegia)

Gai honetan sakontzeko bi baliabide hauek aztertzea proposatzen dizuet:

1.- BANAKAKO LAN PLANAK IKASLE HELDUBERRIENTZAT

2.- SITEA: BIGARREN HEZKUNTZA. HIPI-ENTZAKO DOKUMENTUAK