Prozesuen hizkuntza, konpetentziak lortzeko tresna

Laburpena

“Ez dugu dakiguna erakusten, garena baizik”. Lelo hori ikasgelan darabilgun hizkuntzara ekarrita, konturatuko gara gure ikasleen hizkuntza-mailak baldintzatzen duela hein handi batean, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren arrakasta. Era berean, ikaslegoaren jardute eroso eta konfiantzakoak ere, ikasgaia edozein delarik, motibazioa goratuko du, emaitzak hobetuz.

Gure ikasleak konpetentzietan trebatzea izanik helburua, ezinbestekoa da hizkuntzaren alorrean zehaztasuna lantzea, eta horretarako darabilgun metodologiak baldintzatzen du, ezinbestean, emaitza. Hartara, ikaslegoa jarrera pasiboan kokatzen duen irakaskuntza ereduak, horren zabalduta egonik ere, ez ditu gure helburua bermatzeko baldintza aproposenak eskaintzen.

Kontrara, ikasleak ikasketa prozesuaren parte bilakatzen baditugu eta zama euren gain utzi, ikasketa prozesua ulertu eta menperatzearekin batera, hura hobetzeko proposamenak egin ditzaten ere lortzen da: horrekin batera, suertatuko zaizkigun dinamikak askoz ere komunikatiboagoak izango dira. Ikasgelara eramaten ditugun proposamenak talde kooperatiboetan planteatuz, esate baterako, komunikazioari eta hizkuntzaren metakognizioari ezinbesteko garrantzia ematen ari gatzaizkio aldi berean. Hori horrela, ikastaro honetan, ikaslegoarekiko dinamika pasibotik aktiborako jauzia nola eman ikusiko dugu zentro baten esperientzian oinarritutako adibideen bidez, eta modu praktikoan.

Materialak

Eneko Huarte

Eneko Huarte

Eneko Huarte

  • Lehen Hezkuntzan Diplomatua (UPNA), psikologia positiboan eta hezkuntza metodologia berritzaileen inguruan ere formakuntza du, eta kirol coaching masterra ere bai. Lehen hezkuntzako tutore eta ingeles irakasle aritu da Iruñeko zenbait eskolatan. Buztintxuri Ikastetxe Publikoko zuzendaritza taldekidea da une honetan. Zentro jaioberri horretan bertan, metodologia aktiboetan oinarrituta, ikaskuntza kontestu eta hezkuntza guneak sortzen aritu da azken zazpi urteetan PAI programaren barnean eta CLIL delako irakaskuntzan, A, G eta D ereduetan.