5.1. Ipuinaren hasiera eta amaierarekin jolastu:
IPUINAREN HASIERA
- Bazen behin…
- Behin bazen…
- Munduan beste asko bezala…
- Aspaldi-aspaldian…
- Orain dela aspaldi…
IPUIN-BUKAERAK
- Kolorin kolorin kolorete, tximiniako zulotik irteten da koete!
- Lau katu eta bost txito, ipuin hau bukatu da eta kitto.
- Eta sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, zoriontsu izan ziren.
- Katu, katu, ipuina bukatu.
- Zorion-zoriontsu, hemen amaitzen da ipuin hau koloretsu.
- Ipuina amaitu da. Gustatu ez bazaizu ez eduki kontuan, gustatu bazaizu, aldiz, sartu ipuinen zakuan.
- Egia ala gezurra, begi bien artean sudurra.
- Hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila herriko plazan.
- Argia piztu da, klik! eta ipuina itzali da, klok!
5.2. Ipuin-amaiera berriak asmatu
5.3. Ipuinen hasiera- eta amaiera-esamoldeak landu