10. JARDUERA

10.1. Talde txikietan,ipuina euren artean antzeztu

Mari Teilatuko mozorroa egin denon artean. Oihal gorria kapa moduan eta ume bakoitzak tanto beltz bat egin, kapa apaintzeko. Mari Teilaturen burukoa oihal zuri batekin egingo dugu.

MARI TEILATUKO (ANTZERKIA)

Ai, ai, aiiii! Ane garrasi batean hasi da, eskuak aho ondoan dituela.

- Odoletan daukat!

- Ene! Hagina jausi zaizu eta! –esan dio amamak-. Handi egiten ari zaren seinale… Lasai egon, gehiago jausiko zaizkizu eta berriak hazi. Lehenengoa duzu hau.

Eta orain badakizu zer egin behar duzun?

Anek jakin-minez begiratuko dio, negarrari eutsita.

- Hartu hortza eta teilatura bota. Eta ikusiko duzu. Bihar, iratzarri orduko, Mari Teilatukok oparitxoa lagako dizu burukoaren azpian.

- Orduan, Olentzero bezalakoa da?

- Antzekoa, laztana -erantzun dio amamak irribarretsu.

Anek indar guztiarekin bota du hagina etxeko teilatuaren gainera. Bitartean, amamak, poz-pozik, ondoko bertso hauek kantatu ditu:

“MARI TEILETAKO

GONA GORRIA

ERAMAN HAGIN ZAHARRA

ETA EKARRI BERRIA”