2.1. Maritxu Teilatuko pertsonaiaren aurkezpena.
Hagina galdu duzu? Bada, jakin ezazu Euskal Herrian Mari Teilatukok batzen dituela ume txiki guztiei jausitako haginak.
Horregatik, hortza erortzean teilatura bota eta abesti hau kantatu:
Maritxu Teilatuko,
gona gorriduna.
hartu hagin zaharra
eta ekarri berria.
Mari Teilatukok kanta hori entzundakoan, hagina batu eta bere aintzira magikora eramango du; bertan izar bihurtuko dute.