SARRERA
Publizitateak, askotan, genero estereotipoak proiektatzen ditu, eta haiek identifikatzea komeni da aurre egin ahal izateko. Baina, horretaz gain, publizitatean sarritan emakumearen “kosifikazioa” gertatzen da, hau da, emakumea gizonaren zerbitzura dagoen sexu objektu izango balitz bezala aurkezten da. Gertakari hori salatzeko, emakume talde batek “biral” egin den bideo bat argitaratu du Youtuben. “Emakumeak Ez Objektuak” lemapean bideo horrek lehen planora ekarri nahi, hain zuzen, emakumearen “kosifikazioa”.
JARDUERA (DBH eta Batxilergoa)
Hiruzpalau pertsonako taldeetan, identifikatu, gutxienez, bideoan azaltzen diren eta emakumearen “kosifikazioa” adierazten duten hiru elementu. Aztertu jarraian eguneroko bizitzan egoera horiek benetan gertatzen diren, eta idatzi azken ondorio bat.
Irakurri zuen ondorioak talde handian, eta komentatu zuentzako aipagarriena dena.
Bikoteka bilatu gaur egungo iragarki sexista bat, eta identifikatu bertan emakumearen ikuspuntu “kosifikatua” sortzen laguntzen diren osagaiak, edota gizartean existitzen diren estereotipo sexistak mantentzen laguntzen dutenak. Bukatzeko, idatzi gutun bat iragarkiaren ardura duen enpresari zuen kexak azalduz.