1. JARDUERA
Ikusi bideoa eta aukeratu jostailu bat: (3 minutu)
2. JARDUERA
Jostailu bat aukeratu ondoren, erantzun galdera hauek: (10 minutu)
Zergatik gustatzen zaizu jostailu hau?
Zer datorkizu burura jostailuarekin zabiltzanean?
Zer ikasten duzu jostailu honekin? (trebetasunak, abileziak…)
3. JARDUERA
Ikasle bakoitzak arbelean aukeratutako jostailua idatziko du, eta galderen erantzunak azalduko ditu guztion aurrean. Horretarako, irakasleak bi zutabe egingo ditu: batean, nesken aukerak agertuko dira; eta bestean, berriz, mutilenak. (10 minutu)
4. JARDUERA
Talde handian irakasleak ikasleen ekarpenak komentatuko ditu. Jarraian, hurrengo galdera hauek planteatuko ditu haiek erantzun ditzaten: (10 minutu)
Zer ikasten duzue jostailu konkretu batzuekin, eta zer besteekin?
Zer galtzen duzu jostailu mota bakar batekin jolasten baduzu?
Zer eraginak izan dezake zure etorkizunean?
5. JARDUERA
Ikasle bakoitzak aukeratu behar du beste jostailu bat, baina baldintza batekin: jostailu berri honi esker, beste abilezia desberdin bat garatu behar da. Eta gero azaldu zergatia. (14 minutu)
6. JARDUERA
Jostailu ex-sexista bideo bat ikusi. (3 minutu)