PROPOSAMENA
SARRERA
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da munduko leku askotan, eta egun hori ospatzeko eta emakume guztiei omenaldi egiteko, ONU Emakundeak izeneko erakundeak “One Woman” abestia atera zuen 2013. urtean. Abestia hainbat lekutako musikarik konposatu eta abestu zuten.
JARDUERA (LH, BH eta Batxilergoa)
Historian zehar, asko izan dira munduaren hobekuntzan lagundu duten emakumeak. Haietako asko denok gogoratzen ditugu; beste batzuk, aldiz, bidegabeko anonimatoan bizi izan dira (eta bizi dira oraindik). Hitz egin dezagun haietaz, ikusgai eta ikustezinak izan diren emakume horietaz. Horretarako, ondorengo ekintzak egingo dituzue:
Binaka, bilatu informazioa zuentzako garrantzitsuak izan den edo izan diren emakume bati edo batzuei buruz (Nobel Saria irabazi dutelako, kirol marka handi bat ezarri dutelako, zuen bizitzako momenturen batean lagundu dizuelako…).
Aukeratu haien argazki bat, edo beraien ezaugarriak erakusten dituen irudi bat.
Argazkiaren azpian idatzi emakumearen izena, eta, zure ustez, zergatik merezi duen omenaldia.
Lan guztiak eskegiko dira Berdingunean edo begibistan dagoen ikastetxeko beste lekuren batean.
2. PROPOSAMENA
Gure bizitzan garrantzitsuak diren edota izan diren emakumeei omenaldi bat egitea da jarduera honen helburua. Horretarako kartoi mehezko lore bat moztuko dugu; lorearen erdian gure izena idatziko dugu; eta lore-hosto bakoitzaren, gure bizitzan garrantzitsuak izan diren emakumeen izenak jarriko ditugu. Amaitzeko, lore guztiak margo daitezke eta klaseko hormetan eskegi ahal dira. Horrela lorategi berezi bat osatuko dugu.
3. PROPOSAMENA
2014/15. ikasturtean IES Gabriel Aresti BHIko ikasleek, Historian zehar EMAKUMEEN EKARPENAK ikustarazteko, ardatz kronologiko bat egin eta ikusgai jarri zuten institutuko korridorean.
2015/16. ikasturtean ardatz kronologiko bat ere egin dute, baina kasu honetan EMAKUME ZIENTZIALARIAK izan dira protagonistak.
Gurekin partekatu dute emakumeen zerrenda orokorra, emakume zientzilarien zerrenda
4. PROPOSAMENA
5. PROPOSAMENA
Urtero bezala, Steilas sindikatuak martxoaren Emakumearen Eguna ospatzeko asmoz, proposamen didaktikoa prestatu du, "Ustezko berdintasunari aurre egiten" lemapean.
Unitate didaktikoa euskaraz deskargatzeko, klikatu hemen.
Para descargar la unidad didáctica en castellano, haz clic en este enlace.