Bizkarra zaindu

Bizkarreko mina izatea zoritxarrez oso ohikoa da; ikerketak diotenez 10 pertsonetatik 8k noizbait bizkarreko mina izango dute bere bizitzan zehar.

Hauek dira bizkarreko mina eragiten duten aldagai nagusiak:

  • Jarrera txar errepikatuak. Eserita egoterakoan, zutik egoterakoan, lo egiterakoan, pisuak altxa eta garraiatzerakoan, ariketa fisikoak eta kirolak egiterakoan…
  • Bizkarra babesten duten giharren indar falta. Hau, maiz, ariketa fisiko gutxi egitearen ondorio izaten da.
  • Gehiegizko pisua.
  • Estresa eta urduritasunak askotan bizkarreko mina izateko arriskua handitzen dute.
  • Bizkarreko anatomiaren arazoak, eskoliosia eta hiperlordosia batez ere.
  • Erorketak eta istripuak.

Ikus dezakegunez, bizkarreko mina eragiten duten aldagaietako batzuengan eragin handia izan dezakegu; nola? Gorputz jarrera egokiak erabiltzen, giharrak indartzen, pisu egokia mantentzen eta bizitzaren aurrean jarrera positiboa izaten.