· MATERIALA:
Materialari dagokionez, jarduerei egokitutako material konbentzionalak (arnesak, katu oinak, sokak, zinta espresak, gri-griak...) eta ez konbentzionalak (Inguruak eskaintzen dizkigun erabilera libreko hormak) erabiliko ditugu, beti ere arriskuak eta egokitasuna kontutan hartuta. Aukera egonez gero, Udal rokodromoak erabiltzeko eskaera egiten da, konbenioa sinatu eta ordutegiak zehaztu.
Orain Gorputz Heziketa 2.0 lan proiektu honen bidez lehen argazkien bidez eskaintzen zen laguntza bideo didaktikoen bidez eskaintzea da asmoa. Horretarako unitate didaktikoa landuko dugun eremuan ordenagailu eramangarriak izango ditugu.