2-HELBURUAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDE-ADIERAZLEAK

Laburbilduz eskaladako unitatearen bidez ikasleek bere gorputzaren hautemate eta mugimen aukerak aztertzea bultzatzen da. Norabide berdintsuan trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea. Honekin batera jarduera fisikoaren balorazio positiboa egin eta higiene ohiturak barneratzea. Arazo motorrak konpontzeko eraginkortasuna eta norberaren autonomia bultzatzea. Saioetan parte hartuz kideekin harreman orekatuak eta eraikitzaileak eraikitzeko. Euskal Herriko eta beste kulturetako tradizio fisikoek nahiz kirolekoek duten kultur harremanetaz jabetzea eta jarduera fisikoen aniztasuna eta kirol jarduera ezberdinak ezagutzea eta balioestea.